Drakensberg mendiek 1.100 kilometrotako mendigune bat osatzen dute (Gizateriaren Ondare dena) Hegoafrika erdian eta Lesothorekiko muga. Berez dituzten tontor ugari eta anfiteatro ospetsuagatik, boerrek Herensugearen Mendiak izena ezarri zieten, zuluek, berriz, Lantzen Harresia. Mendikate horren barruko hainbat tokitan eguneko ibilbide interesgarri batzuk egitea proposatzen dizugu. Munduko bigarren ur-jauzirik handiena den Tugelako ur-jauzitik, Monk's Cowleko inguruetan Drakensbergeko erdiko zonaldea ezagutzeko ibilbidera, haitzetako pintura ikusgarriak eta “Zeruko Erresuma” deritzon horretan jada, “Sani Pass” mitikotik Hodgson`s Peak-erainoko ibilbidea.
Trekking honen bigarren zatia Lesotho orografia ikusgarrian zehar egingo dugu: goiko lurretan landatutako soroak, abereak zaintzen dituzten artzainak edo abeltzainak, han-hemenkako haran edo bailaretako txabolak, mendietako paisaiak eta gailurrak, ibaiak, ur-jauziak… mapetan Hegoafrikak inguratzen duen uharte baten antzera azaltzen den herrialde txiki eta landa-giroko ikusgarri honen irudi batzuk dira. Sarritan denborak aurrera egiten ez duela ematen du. Lesothon zeharreko 3 eguneko trekkinga egiingo dugu, zaldiak bidelagun, Maletsunyaneko ur-jauziko arroila ezin ederragotik Malealea herrixka atseginera heldu arte.
Johannesburgorainoko hegaldia–Drakensberg–Royal Natal P.N.–Tugelako ur-jauzia–Monk's Cowl–Rosetta–Kamberg-eko haitzetako pinturak–Sani Pass–Hodgson´s Peak–Semonkong–Maletsunyane-eko arroila–Ketane–Ribaneng–Tholong-eko haitzetako pinturak– Malealea–Johannesburgo.
Trekking honek bi zati ezberdin ditu. Drakensberg mendietan gauez lodge erosoetan lo egiingo dugu eta hainbat toki ikusgarri bisitatuko ditugu. Ondoren, Semonkong-etik, non akanpatuko garen, Lesothoko Malutiko haran eta mendietan barrena ibiliko gara, gora eta behera, bidean topo egingo ditugun herrixketan lo eginez. Bi gau oinarri-oinarrizkoak diren baina oso abegitsuak diren bertako txabola edo bordetan (inolako zerbitzurik gabe) emango ditugu Malealeara iritsi baino lehen (azken gaua lodge batean lo eginez). Banoako gidari bat izango dugu gurekin ibilbide osoan.
- Johannesburgoraino hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Lurgaineko garraioa, furgoneta pribatu batean, Hegoafrikako ibilbide osoan
- Sani Pass- era igotzeko egunean eta Semonkong- era iristeko, lur- mota guztietako ibilgailuak izango ditugu.
- Drakensberg mendietan, Sani Pass, Rosetta eta Malealean, sei gaueko ostatua (lo egitea eta gosaria) turista- mailako lodge- etan.
- Lesothoko trekkingean, gau bat kanpatuta eta beste bi gau oinarrizko txaboletan (esterila edo isolatzailea barne, lozakua ez).
- Lesothoko trekkingean, norberaren ekipajea, janaria prestatzeko ekipoa eta janariak garraiatzeko zaldiak.
- Royal Natal P.N.erako eta Kamberg- eko harkaitzetako pinturetarako sarrerak.
- Drakensberg mendietan, Tugelako ur- jauzirainoko eta Hodgson’s Peak- erainoko egun bateko trekkingerako mendiko gidari bat.
- Basotho etniako gidariak, 3 egunetako trekkinga egiteko Lesothon.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museoetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 7
Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.980 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.