Gerraren kapitulu beltza igarota, Balkanetako eskualdea erritmo eta zailtasun ezberdinetan loratzen da, baina indarrez, eta, batez ere, Europako hegoaldean kultura eta natura mosaiko bikain eta zabal bat erakusten digu.
Balkanak hitzak "antzinako mendia" esan nahi du, eta hara goaz, mendilerro handi honen mendebaldean oinez ibiltzera.
400 kilometroko luzerarekin, Balkanak berez Karpatoak mendilerroaren hedadura edo zabalkunde bat dira, eta, gailurrik altuena 3.000 metrora iristen ez den arren, bere malda gogorrek, ziur aski, gure hankak eta mendiko paisaia ederrak proban jarriko dituzte. Eskualde menditsu honetan ibiltzeko aukerak amaigabeak dira eta horregatik aukeratu egin behar da. Guk bidaia bikain bat egitea erabaki dugu (Pirinioetako zeharkaldi baten antzekoa) Albaniako iparraldea eta Kosovo eta Montenegroko hegoaldea elkartzen diren eremuan, benetako mosaiko kultural batean dauden kareharrizko mendien artean.
Tiranarainoko hegaldia –Theth –Valbone –Maja Rosit –Cerem –Lugina –Gjiarper –Doberdoll –Gjieravica –Kucishtes –Babino Poje –Gerbaj –Lepushe –Nikc –Tirana.
Tiranarainoko joan-etorriko hegaldia. Trekkingaren hasieraraino eta amaieratik itzultzeko garraioa, autobus pribatu txiki batean. Guztia 9 egunez ibiliko gara oinez, egunero batez beste 6-7 ordu eginez, zailtasun tekniko handirik gabe, baina desnibel handiekin. Mendi-ibilaldi bikaina egingo dugu, eta ibilgailu bi tarte laburretan bakarrik erabiliko dugu, bederatzi etapetatik bi amaitzean, bi joan-etorri labur egiteko. Pisu edo zamarik gabe ibiliko gara; horretarako, asto batzuek, kasu batzuetan, eta ibilgailu batek, beste batzuetan, ekipaje pertsonala eramango dute. Trekkinga egiten dugun egunetan, ostatua etxe partikularretan eta guesthouse-etan, konpartitzeko gelekin, izango dugu, pentsio osoan. Banoako Gidaria.
- Tiranarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txiki bat trekkingaren hasieraraino joateko eta trekkingaren amaieratik itzultzeko.
- Trekkingak iraun bitartean, norberaren eta talde osoaren ekipajea garraiatzeko laguntzako ibilgailua eta astoak.
- Turista- motako hotela (bainugela pribatuarekin) ostatu- gastuak, lo egitea eta gosaria barne ( gau 1).
- Tokian tokiko etxeetako (konpartitzeko bainugelarekin) ostatu- gastuak, pentsio osoan (10 gau).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 9
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, ira. 1ean./ira. 15ean./urr. 2an.
Prezioa : 1.625 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.