Albaniak gorabehera handiak dituen orografia du, lurraldearen bi heren menditsuak baitira. Ezaugarri horiek oinez egiteko aukera handia ematen digute.
Hemen proposatzen dizugun trekkingak herrialdeko hegoaldea zeharkatzen du, zeharo ezberdinak diren bi mendialde, hain zuzen ere. Eta bi aldeak lotzeko, laguntzako ibilgailu bat izango dugu. Lehenengo Kurvelesh eta Laberia izeneko eskualdean barrena ibiliko gara eta, ondoren, Zagoria izenekoan.
Kurvelesh eta Laberia eskualdean, Nivice-ko arroiletan barrena ibiliko gara, eta bertako mendiak, herrixkak eta landa-bizimodua ezagutuko ditugu, baita Bigarren Mundu Gerraren garaiko partisanoen guda-lekuak ere. Oinez eginez, itsaso Jonikoraino iritsiko gara, bertako ikuspegiez gozatzeko.
Zagorian, berriz, Permet izeneko eskualdean, Greziarekiko mugatik gertu, paraje horietan iraganean bizi izandako gertaerak ezagutuko ditugu, oinez egiten dugun bitartean. Inperioaren barruko aldetik Vlora-ko gatzagetara iristen ziren karabanek erabiltzen zituzten otomandarren garaiko zubiak ikusiko ditugu. Baita ortodoxoen elizak ere: Hoshteve eta Leuse-koak, besteak beste. Eskualdeko familiekin biziko gara, bertako etxeetan hartuko baitugu ostatu.
Tiranarainoko hegaldia –Tepelene –Nivice –Boleme –Kalarat –Pilur –Qeparo –Butrint –Gjirokastër –Peshtan –Limar –Hosteve –Sheper –Përmet –Tirana.
Eskualde batetik bestera joateko egunean, itsaso Jonikoaren kostaldea, Butrint-eko arkeologia-multzoa eta Gjirokaster hiria ezagutzeko aukera izango dugu.
Guztira, 6 egunez ibiliko gara oinez, 3 egun eskualde bakoitzean. Turista-motako hoteletan egingo dugu lo 4 gautan, eta gainerakoak, 5 gau, tokian tokiko etxeetan (konpartitzeko bainugelarekin). Laguntzako ibilgailu bat izango dugu bidaiari bakoitzaren ekipajea toki batetik bestera garraiatzeko.
- Tiranarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txiki bat trekkingaren hasieraraino joateko eta trekkingaren amaieratik itzultzeko.
- Trekkingak dirauen bitartean, norberaren eta talde osoaren ekipajea garraiatzeko laguntzako ibilgailua.
- Turista- motako hoteletako (bainugela pribatuarekin) ostatu- gastuak, lo egitea eta gosaria barne (4 gau).
- Tokian tokiko etxeetako (konpartitzeko bainugelarekin) ostatu- gastuak, lo egitea eta gosaria barne (5 gau).
- Trekkingak dirauen bitartean, 6 egun, pentsio osoa.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 6
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: apirilaren 9tik 18ra.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.525 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.