Antzinako egiptoarrek uste zuten hildakoen arimek Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarretik aurrera hedatzen ziren lurretara bidaiatzen zutela, Osiris edo “hildakoen jainkoa”ren erresumara.
Britainiar kartografoek “Mendebaldeko basamortua” izena jarri zioten Nilo ibaiaren mendebaldeko lur eremu honek gehienentzat ezezaguna izaten jarraitzen du. Saharako basamortuaren zati txiki honek basamortu zuriaren izena hartu du, bere baitan dituen igeltsuzko irudi bitxiei esker; baina horiez gain baditu kolore biziko hainbat baratze-eremu txiki eta arroila, “basamortu” hitzak gogora ekar diezagukeen kolore bakarreko irudia erabat hausten dutena.
Lur hauek lur mota guztietako ibilgailuetan bisitatzea da ohikoena, baina horrek bere mugak ezartzen ditu paisaia ederrez gozatzeko orduan. Oinez txoko zoragarrietara iristeko aukera izango dugu, lau gurpilen gainean garraiatuz iristea ezinezkoa litzaigukeen inguruetara.
Kairorainoko hegaldia –Fayoun –Wadi In Hitan –Baharya –Basamortu Beltza –Kristalezko muinoak –Aggabat –Muino zuriak –Basamortu Zuri Berria –Obeyd kobazuloa –Bahariya –Kairo.
Kairorainoko hegaldia. Autobus txikiko garraioa Kairotik Fayouneraino eta itzulera Kairorainok. Bidaiari bakoitzaren ekipaia eta trekkingerako beharrezko gai guztiak lur mota guztietarako ibilgailuetan garraiatzea. Fayoun eta Bahariyan turista motako hoteletan lo egitea eta trekkingeko egunetako pentsio osoa kanpatuta. Banoako gidaria.
- Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Egipton sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus txikiko garraioa Kairotik Fayounerainok eta itzulera Kairoraino.
- Turista motako hoteletako egonaldia (gosaria barne)
Fayoun eta Baharyan.
- Trekkingeko 5 eguneko kanpalekuko egonaldia (pentsio osoa).
- Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
- Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
- Trekkingeko egunetan, ekipaia guztia lur mota guztietako ibilgailuetan garraiatzea.
- Basamortu Zurian sartzeko eta kanpatzeko baimenak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Trekk-egunak: 6
Trekking-maila: 1
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 27tik urtarrilak 5era
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.660 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.