Herrialde zoragarri hau oso luzea da, Hego Amerika ia erdia berak bakarrik betetzen du, eta ezinezkoa da bisitaldi bakarrean oso-osorik ikusi ahal izatea. Nahitaez hautatu egin behar eta guk Salvador de Bahiatik hasiko dugu ibilbidea. Afrikar kutsuko hiri bat Amerikan: arrazen arteko bilgunerako bidaia. Jende atsegina eta musika toki guztietan: airean, kalean, dantzetan, hizkuntzan, ezpainetan... Gero Ceara, Piari eta Maranhao hirietara joango gara, ipar-ekialdeko itsasbazterrean. Hiri horiek Brasilgo ohiko ibilbideetan ageri ez badira ere, toki horiek edertasun ugari ezkutatzen dituzte: hondartza zoragarriak, hamaika duna, Atlantikoaren ur-hegalean, eta palmondoz beteriko oasiak, mangladiak markatutako ibaiak: Lencois-Maranhaoko Parke Nazionala, Sao Luiz hiritik gertu, planetako hondartza ederrenetako batzuk.# Sao Luiz hiritik Mato Grossoko lur zingiratsuetara (Pantanal izeneko eskualdea), fauna basatia ikusteko aukera paregabeak eskaintzen dituzten parajeetara. Kolore eta soinu ezezagunen munduan murgiltzeko: kolore askotako hegaztiak, kaimanak, arrainak, narrastiak, tximinoak... Eta ahaztu gabe Salvador de Bahia, afrikar kutsuko hiria Amerikan, edota Iguazu eta Rio de Janeiro, ingurune natural zoragarrian eta kaleko giro bitxia duena.#
Interesguneak
• Bahiako itsasbazterra • Jericoacoarako hondartzak, lakuak eta dunak • Lencois-Maranhaoko parkeko erreserba naturala • Mato Grossoko lur zingiratsua (Pantanal) • Chapada dos Guimaraes • Iguazuko ur-jauziak • Sao Luiz eta Salvador de Bahia hiri kolonialak • Río de Janeiro hiri zoragarria.
Ibilbidea
Salvador de Bahiarainoko hegaldia – Fortaleza – Jericoacoara – Barreiriñas -Lencois-Maranhao P.N. – Sao Luiz – Cuiaba -Pantanal – Iguazú –Rio de Janeiro.
Zenbait datu interesgarri
Brasil barruan lau hegaldi egiteaz gain, furgoneta pribatuak, lur mota guztietarako ibilgailuak eta autobus publikoak erabiliko ditugu lurrean. Lencoiseko P.N.an, txalupa pribatua. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Salvador de Bahiarainoko hegaldi erregularra eta itzulera Rio de Janeirotik.
Barruko hegaldiak: Salvador- Fortaleza, Sao Luiz- Cuiaba, Cuiaba- Iguazu eta Iguazu- Rio.
Hotel eta ostatuetako gastuak (lo egitea eta gosaria).
Lur gaineko garraio guztiak.
Txalupa pribatua, Lencoiseko P.N.an.
Pantanelen: garraioa eta ostatua (pentsio osoa).
Bidaiako asientzia- asegurua.
- BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak (Pantanalekoak izan ezik).
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an./ira. 3an.
Prezioa : 3.390 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?