Foto Tadjikistan Pamir eskualdeko ezkutuko aldea

Tadjikistan
Pamir eskualdeko ezkutuko aldea

Tadjikistan
Pamir eskualdeko ezkutuko aldea

XIX. mendearen amaieran, Thomas E. Gordonek “munduaren sabaia” izena jarri zion egun Pamir mendikatea deitzen diogunari, hainbat hamarkadatan britainiar inperioaren eta Errusiako Tsarraren arteko liskarauzia izan eta Arthur Conolly britainiar ofizialak “Joko Handia" deitu izan ziona. #Antzina glaziarrek sortutako baila zabaletan barrena ibiliko gara. Edertasun handiko mendiak, arroila estuak eta goimendateak, naturaren edertasuna turismorako azpiegitura gutxi izanik apenas bisitaririk izan ohi duen Tadjikistan herrialdean. Dushanbe hiriburutik Goi Badjashan eskualdetarainoko ibilbidean agerikoa da azpiegiturarik eza hori, bertan harkaitzetan landutako errepidea erabili behar baita. #Antzina merkataritzako gaien ibilbidea izan zen bidea hau, zailtasunez beterikoa, Sogdiana edo Bactrianako lur lauetara iristeko gainditu beharrekoa. Bidean Wajan bailara ezagutuko dugu, budismoaren aztarnak dituena, ustez Marco Polok Tiranaraino iristeko hautatu zuen bidean: ur mineraleko iturriak, otoitz egiteko santutegiak, gotorlekuak... #Pamir mendikatearen urruntasunak, lur horien egoerak eta azpiegitura ezak benetako abentura kutsa ematen diote bidaia honi. Ezusteko ugari izango ditugu bidean, eta gure pazientziaren mugak neurtzeko aukera emango digute.

Interesguneak

• Dushanbe, Tadjikistango hiriburua • Basid, Pamirreko musika tradizioaren lekuko bizia • Karakul, ur gaziko aintzira • Murgab, kirgizen lurraldea • Langar, harkaitzetan egindako irudiak (petroglifoak) • Vrang, budismoaren aztarnak • Yamg, Wajan eskualdeko sufismoa • Yamchungo gotorlekua • Khorog, Pamirreko administrazio hiriburua. • Hissar multzoaren hondakinak.

Ibilbidea

Dushanberainoko hegaldia – Kalai Khumb – Bartang – Karakul aintzira – Murgab – Bulunkul aintzira – Langar – Yamchun – Ishkashim – Khorog – Dushanbe– Hissar– Dushanbe.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Ibilbidean ezusteko ugari izango dira, herrialde osoan turismorako azpiegitura gutxi dagoelako eta egunero erabaki beharko dugu ezustekoei aurre egiteko era. Horregatik ez daude sartuta prezioaren barruan Dushanbetik kanpoko ostatuak. Errepideen egoera ikusita ezusteko ugari izango ditugu eta horrek aldez aurretik ezarritako ibilbidea aldatu behar izatea ekar lezake. Paisaien aldetik edertasun paregabeko ibilbidea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Dushanberainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Tadjikistanen sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ibilbide osoko garraio pribatua, lur mota guztietarako ibilgailuetan. Dushanben, turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin). Tasa ekologikoa. GBAO eskualdean sartzeko baimena. Bidaiako asistentzia- asegurua. Bertako gidaria. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Dushanbetik kanpo, ibilbide osoko ostatu- gastuak aterpetxe eta etxe partikularretan. Otorduak eta edariak. “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo, monumentu eta jardueretarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an/irai. 7an.

Prezioa : 2.370 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tadjikistan
Pamir eskualdeko ezkutuko aldea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT