Tibet, munduko sabaia. Gure memoria kolektiboan barru-barruan grabaturik dugun hitza... mitoa. Mendez mende budismoaren jagolea, nazionalista eta naturaren zaintzailea, herri harroa eta errebeldea. Txinatarrek berrogei urtetik gora daramatzate Tibet menpean hartu nahian, baina ez dute lortu tibetarren mila urtetik gorako ohiturak desagerraraztea. Banoa aitzindaria izan da Tibeteko goi-lautadan bideak irekitzen. Khametik hasi eta Ngarira, Amdo edo Utsang zeharkatuz. Guluk (txano horidunak) eskola edo sektako monasterio nagusiak ibilbide bakarrean lotzeko aitzakia hartuta, ibilbidea luzatu eta Lasa hiriburutik Draksum lakuko bon animisten lur sakratuak, Nyingtri eta Yarlung Tsangpo bailara ikusgarriak bisitatzeko ibilbidea proposatu nahi dizugu.# Labrang, Kumbum, Ganden, Drepung Sera, Tashi Lumpo... hiru astez bisitatu nahi ditugun tokiak, Tibeteko lautadako paisaiak. Bestetik, Lasa, Lamaling, Samye eta tibetarren budismoaren beste toki nagusi batzuk ere bisitatuko ditugu, Everesteko beheko kanpamentura nahiz Nam-Tso laku sakratura ere eramango gaituen ibilbidean.#
Interesguneak
• Xiningetik Lasa hiribururaino, 2006eko uztailan inauguratutako Qingzang-Tibet trenbidean • Draksum Tso lakuaren inguruko paisaia berdea, alpetar itxurakoa • Everesteko beheko kanpamentuko ikuspegi zoragarria (Tibet aldetik), eta Makalu, Lohtse eta Cho-Oyuko gailurrak • Tashi Lumpuko monasterio-multzoa, Shigatsen, Deolmari mendiaren oinetan • Lasa: Dalai-Lamaren hiriburua • Txinako Gansu probintziako lamen monasterio nagusia: Labrang • Potala, muino gorriko jauregia • Yariung Tsangpo ibaiaren inguruko paisaiak: Samye monasterioa eta Chongye eta Yariung haranak, lehen tibetar dinastien sorleku • Konpo eskualdeko jendea eta erlijioa, bon animismoaren sustraiko santutegia.
Ibilbidea
Chengdurainoko hegaldia –Lanzhou –Xiahe –Xining –Lasa -Draksum Tso– Lang -Tsetang– Giangtse– Xegar– Everesteko B.K.– Xigatse– Nam Tso– Lasa- Chengdu.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide osoan garraio pribatua erabiliko dugu: lur mota guztietarako ibilgailuak Tibeten; autobus txikia Gansu probintzian eta Chengdu eta Lasan. Xining-Lasako tarterako trena (literekin). Hoteletan egingo dugu lo, batzuetan kalitate gutxikoak izan arren ere, beste aukerarik ez dago eta. Ibilbidearen zati handi batean 4.000 m-tik gorako altueran ibiliko gara. Komeni da, beraz, aurretik medikuarekin horretaz hitz egitea. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Chengdurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldiak: Chengdu- Lanzhou eta Lasa- Chengdu.
Txinan sartzeko bisatua.
Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
Autobus pribatuko garraioa Chengdun, Lanzhoy eta Xining arteko tartean eta Lasako bisitaldietan.
Ibilbidearen gainerakoan, lur mota guztietarako ibilgailuetako garraioa.
Lasa Express tren literaduna, Xining- Lasa tarterako.
Chengdu, Lanzhou, Xining, Lasa, Gyangtse eta Xigatsen, turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin).
Tsetang hirian 2 izarretako hotela, birentzako geletan (bainugelarekin).
Xiahe, Draksun Tso eta Lang- en, hotel xumeak (izar 1ekoak edo) hemen ere birentzako geletan (bainugelarekin).
Xegar herrian, Everesteko beheko kanpamentuan eta Nam- Tso lakuan, oinarrizko aterpetxeak, birentzako edo askorentzako geletan (bainugela elkarrekin konpartitzeko).
Ibilbide guztiko gosariak.
Bing Lingeko bisitaldia.
Potala, Darksum Tsoko natur erreserba eta Namtso lakurako sarrera.
TTP bidaiatzeko baimena.
Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean sartzeko baimena.
Bidaia- asegurua.
Erdiko Tibeteko ibilbideetan, bertako gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Prezioaren barruan” zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
- Eskupekoak, edariak eta bestelako gastu pertsonalak
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 4an/abuz. 1ean.
Prezioa : 2.985 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 100 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?