Foto Egiptoko iparraldea Siwako oasia eta Alexandria

Egiptoko iparraldea
Siwako oasia
eta Alexandria

Egiptoko iparraldea
Siwako oasia
eta Alexandria

Siwako oasia Egiptoko monumentu handietatik aparte eta Libiako mugatik gertu dago. Gutxi izango dira Saharako basamortuan Siwakoarekin aldera daitezkeenak. Palmondo ederrak, harea zuriko dunak, harkaitz ikusgarriak... eta batez ere ura, ur ugari, basamortuko bizimodu gogorraren erdian bizia sortuz. #Siwako biztanleak jatorriz berbereak dira eta urte askoan Egiptoko gainerako kulturetatik at mantendu izan dira, beren ohitura eta tradizioei gaur arte eutsi dietelarik. #Toki horren naturaren edertasunari arkeologiaren aldetiko interesa gehitu behar zaio, Alexandro Handiaren garaian Siwa Amongo Orakulua izan baitzen, garai hartan guztiz ezaguna eta ospe handikoa. #Siwarako bidean, Alexandria ezagutuko dugu, eraiki berri duen liburutegiaren bidez garai bateko liburutegiaren ospea berreskuratu nahirik. Bidaia bukatu aurretik basamortu Zuria ere ezagutuko dugu.

Interesguneak

• Alexandria eta bertako liburutegi berria • Siwa, ahaztutako oasia • Aghurmi eta Amongo Orakulua • Salhi, antzinako Iwa hiri zaharraren hondakinak • Hildakoen mendixka • Shyatako oasia · Bahariyako oasia • Basamortu Zuria.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia–Alexandria –Mersa Metrouh –Siwa oasia –Salhi –Amongo orakulua –Dir Wahed –Bahariya –Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan-etorria. Egipton sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak. Kairotik Siwaraino eta itzuleran Bahariyatik Kairorainoko garraioa, autobus txiki pribatuan. Siwatik Bahariyarako garraioa, lur-mota guztietarako ibilgailuetan. Egun 1eko irteera, lur-mota guztietarako ibilgailuetan, Siwa inguruak bisitatzeko. Kairo, Alexandria, Siwa eta Bahariya hirietan: ostatua turista-mailako hoteletan, gosaria barne. Siwa-Bahariya ibilbiderako baimenak. Bidaia-asegurua. BANOAko gidaria.

Prezioaren Barruan

  • “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak. Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan). Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik

Prezioa : 1.390 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Egiptoko iparraldea
Siwako oasia eta Alexandria
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT