Txinako Yunnan, Guizhou eta Guangxi probintziak antzinatik izan dira Txina klasikoa osatu duten gertaera historiko eta kultural handietatik at. Han dinastiaren eragin-eremutik kanpo, probintzia horietan bilatzen zuten babesleku inperioaren establishmentaren disidenteek eta han dinastiak hegoalderantz mugiarazten zituen etniek. Bisitatu nahi dugu lurraldeak Tibeteko mendiekin egiten du muga, Yunnan probintziaren mendebaldean, eta Guangxi probintziako lautadak eta Guilin hiriko paisaia zoragarriak ditu, besteak beste, barnean. Probintzia horietan bizi diren etnien ohitura zahar-zaharrak eta arkitektura tradizionala ikusiko ditugu, baita Txinako paisaia ederrenetarikoak eta, aldi berean, ezezagunetarikoak ere. Eta bidearen amaiera, kontraste gisa, hazkunde azkarreko gaurko Txina gertutik ikusteko aukera izango dugu, Hong Kong hiriko kaleetan. Modernotasuna eta tradizioa, aurrez aurre, Asiako kontinentean gertatzen ari denaren lekuko.
Interesguneak
• Shaxiko azoka historikoa, te-zaldien ibilbideko karabanen lekukoa • Dong etniaren lurraldea: danborren dorreak, haize eta eurizko zubiak... • Goi-mendiak eta tibetarren kultura: Zhongdian, egun Shangrila dena • Naxi etnia eta etnia horren arkitektura tradizionala • Tigrearen jauziak izeneko haitzarteak, Yangzi edo Ibai Urdinaren ondoan • Rongjiangeko azoka, miao eta dong etnien asteroko saltoki • Kunmingeko harkaitzezko basoko kareharrizko irudiak • Yao eta zuhang etnien herrixkak eta arroz-terrazak, Longjin • Dali, bai etniaren hiriburua, Erhai lakuaren ertzean • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitiko zoragarriak • Hong Kong hiri kosmopolita.
Bidaia honen helburua ibilbideko eremu ezberdinak hurbiletik ezagutzea da. Hoteletan egingo dugu lo, hiru gautan izan ezik, horietan baldintza xumeagoko fondetan egingo baitugu. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Guilin-Yangshuo txalupaz egingo dugu. Kunmig-Guiyang, lo egiteko literak dituen tren batean. Txina barruko hegaldiak: Zhongdian-Kunming eta Guilin-Kanton. Kanton-Hong Kong tarterako, ferrya hartuko dugu. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, haranzkoan Kunming hirira eta itzuleran Hong Kongetik.
Barruko hegaldiak: Zhongdian- Kunming eta Guilin- Kanton.
Txinan sartzeko bisatua.
Aireportu, kai edo tren- geltokien eta aireportuen arteko joan- etorri guztiak.
Taldearentzako autobus txiki bat, hurrengo tarteetarako: Kunming- Zhongdian, Kaili- Guilin eta Yangshuo- Guilin.
Kunmig- Guiyang lo egiteko literak dituen tren batean.
Guilin- Yangshuo tarterako txalupa (gosaria barne).
Kanton- Hong Kong tarterako ferrya.
- Shilin, Daxu eta Kanton hiriak bisitatzeko autobusa.
Rongjiangeko bisitaldietarako vanetteak.
Kunming, Dali, Shaxi, Lijiang, Kaili, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Kanton eta Hong Kong hirietan: turista-mailako hotelak (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin).
Zhongdien, Zhaoxing eta Ping’An hirietan: izar 1eko hotelak (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Xijiang eta ChengYang hirietan: ostatu tradizionalak (lo egitea), bi edo hirurentzako geletan (partitzeko bainugelarekin).
Zhaoxingeko eremu natural, Chengyang, Xijiang eta Longjineko terrazetako Parke Nazionalerako sarrerak.
Lijiangeko bisitaldiko zerga ekologikoa.
Bidaia-asegurua.
Guizhou eremuko tokian tokiko gidaria.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
Aireportuko tasak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt. 31ean/ira. 1ean/urr. 2an.
Prezioa : 3.030 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?