Foto Kailash mendiko   eta Manasarovar   lakuko zeharkaldia Tibet

Kailash mendiko
eta Manasarovar
lakuko zeharkaldia
Tibet

Kailash mendiko
eta Manasarovar
lakuko zeharkaldia
Tibet

Himalaiako toki ezkutu batean, Tibeten mendebaldeko urrutiko zoko batean, Manasarovar laku sakratuaren ertzean, tontor batek liluratzen gaitu; haren ertz perfektuek, haren gailurreko kono zuriak eta haren espiritualtasunak. Kailash mendi sakratua da. Baina edertasuna soilik ez da nahikoa budistek eta hinduistek Kailash mendiari dioten begirunea azaltzeko.

6.714 metroko altuera du, eta milaka eta milaka erromes hurbildu ohi dira urtero-urtero “Unibertsoaren erdia” deritzon toki sakratu honetara. Bertan sortzen dira gailur handien herrialdeari eta Indiako azpikontinentearen zati handi bati bizia ematen dioten hiru ibai nagusiak.

Edonondik urrun, aparte, Tibeteko goi-lautadatik Kailash mendiraino iristea berez aparteko bidaia da, parekorik ez duena.

Zenbait datu interesgarri

Katmandutik abiatuta, Tibetekiko muga zeharkatuko dugu eta Manasarovar lakuaren (4.558 m) ertzeraino joango gara. Han lakuaren inguruko lau eguneko zeharkaldia egingo dugu, gorputzak egokitu edo aklimatatzeko, ondoren Kailash mendiaren inguruko ibilbidea egiteko asmoa dugulako.

Kailashen inguruko oinezko zeharkaldiak beste 3 egun kenduko dizkigu, mendi sakratuaren inguruan, betiere erromesekin batera. Ibilbide guztian Banoako gidari bat izango dugu gurekin.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Nepalen sartzeko bisa.
    - Txinan sartzeko bisa.
    - Tibet barruan bidaiatzeko baimena.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Katmandun, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribatuarekin).
    - Dzongka, Saga, Darchen eta Tingrin oinarrizko aterpetxeetan ostatua (lo egitea eta gosaria). 
    - Gainerako ibilbidean, birentzako dendetan, kanpatuta, lo egitea.
    - Autobus pribatuko garraioa: Katmandu- Kyiron- Katmandu.
    - Tibeteko ibilbide guztian, autobus pribatu txiki bat garraiobide.
    - Trekkinga egiteko azpiegitura osoa: sukaldaria, sukaldea, laguntzailea, birentzako dendak, jantoki- denda, zerria (lo- zakuaren azpikoa)… lo- zakua izan ezik.
    - Kailash mendiko ibilbidean, taldearentzako materiala eta bakoitzaren ekipajea garraiatzeko yakak.
    - Zazpi egunetan pentsio osoa, (bidaiaren 8,9,10,11,12,14 eta 15 egunetan).
    - Kanpatzeko tasak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Janariak eta edariak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 8

Trekking-maila: 2

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an.

Oharra : Madrilgo irteera bezperan izango dira.

Prezioa : 3.580€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kailash mendiko eta Manasarovar lakuko zeharkaldia
Tibet
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT