Foto Simien mendiak,  Oinez Abisiniako   goiko lurretan   zehar Etiopia

Simien mendiak,
Oinez Abisiniako
goiko lurretan
zehar
Etiopia

Simien mendiak,
Oinez Abisiniako
goiko lurretan
zehar
Etiopia

Etiopiak ezkutuko sekretu bat du gordeta iparraldean, azken urteotan ezkutukoa izateari utzi diona: Simien mendiak. Rift handiaren barruko mendikate hau parke nazional bilakatu zen 1969an eta ondoren UNESCOk irizpide onez gizateriaren ondare izendatu zuen. Abisiniako goi-lautada hau 3.000 eta 4.500 m arteko garaian dago; denetarik du: haranak, arroila sakonak, mendiak, mendi-ertzak… trekkinga atsegin dutenentzako benetako paradisua. Ibilbidearen zortzigarren egunean Etiopiako mendietako gailurrik altuena, Ras Dashen (4.530 m), igotzeko asmoa daukagu.
    Mendi hauek, ikusgarriak eta paisaia ederrekin, beste bitxi bat gordetzen dute: bertan bizi direnen ustez beraiek dira Saba erreginaren eta Salomon erregearen ondorengoak. Trekking honen bidez goi-lautada honetan bizi direnen egunerokotasunean murgiltzeko aukera izango dugu.

Zenbait datu interesgarri

Addis Abebatik Gondar hirira hegaz egingo dugu, autobus txiki bat hartu eta trekkinga hasten den tokira joango gara: Sankaber herrira. Trekkinga amaitutakoan, Axum hiri historikora joko dugu, eta hortik, hegazkinez, Addis Abebara.’Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    -  2 barruko hegaldiak: Addis – Gondar eta Axum- Addis Abeba.
    - Etiopian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Gondar- etik Sankaberrerako eta Adi Arkaytik Aksunerako garraioa, autobusa pribatu txiki batean.
    - Addis Abeba, Gondar eta Axum hirietan, turista mailako hoteletako ostatua.
    - 9 gau kanpatuta, pentsio osoan.
    - Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
    - Trekkingak iraun bitartean, fardelak garraiatzeko mandoak.
    - Simien mendietako P.N.ko sarrera eta bertan kanpatzeko baimenak.
    - Bidaia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
    - Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Trekk-egunak: 9

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 5an/aza. 2an.

Prezioa : 2.180 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Simien mendiak, Oinez Abisiniako goiko lurretan zehar
Etiopia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT