Foto Drakensberg eta Lesothoko mendietan zehar oinez. [Hegoafrika eta Lesotho]

Drakensberg eta
Lesothoko mendietan
zehar oinez.
[Hegoafrika eta Lesotho]

Drakensberg eta
Lesothoko mendietan
zehar oinez.
[Hegoafrika eta Lesotho]

Drakensberg mendiek 1.100 kilometrotako mendigune bat osatzen dute (Gizateriaren Ondare dena) Hegoafrika erdian eta Lesothorekiko muga. Berez dituzten tontor ugari eta anfiteatro ospetsuagatik, boerrek Herensugearen Mendiak izena ezarri zieten, zuluek, berriz, Lantzen Harresia. Mendikate horren barruko hainbat tokitan eguneko ibilbide interesgarri batzuk egitea proposatzen dizugu. Munduko bigarren ur-jauzirik handiena den Tugelako ur-jauzitik, Monk's Cowleko inguruetan Drakensbergeko erdiko zonaldea ezagutzeko ibilbidera, haitzetako pintura ikusgarriak eta “Zeruko Erresuma” deritzon horretan jada, “Sani Pass” mitikotik Hodgson`s Peak-erainoko ibilbidea.

Trekking honen bigarren zatia Lesotho orografia ikusgarrian zehar egingo dugu: goiko lurretan landatutako soroak, abereak zaintzen dituzten artzainak edo abeltzainak, han-hemenkako haran edo bailaretako txabolak, mendietako paisaiak eta gailurrak, ibaiak, ur-jauziak… mapetan Hegoafrikak inguratzen duen uharte baten antzera azaltzen den herrialde txiki eta landa-giroko ikusgarri honen irudi batzuk dira. Sarritan denborak aurrera egiten ez duela ematen du. Lesothon zeharreko 3 eguneko trekkinga egiingo dugu, zaldiak bidelagun, Maletsunyaneko ur-jauziko arroila ezin ederragotik Malealea herrixka atseginera heldu arte.

Ibilbidea

Johannesburgorainoko hegaldia–Drakensberg–Royal Natal P.N.–Tugelako ur-jauzia–Monk's Cowl–Rosetta–Kamberg-eko haitzetako pinturak–Sani Pass–Hodgson´s Peak–Semonkong–Maletsunyane-eko arroila–Ketane–Ribaneng–Tholong-eko haitzetako pinturak– Malealea–Johannesburgo.

Zenbait datu interesgarri

Trekking honek bi zati ezberdin ditu. Drakensberg mendietan gauez lodge erosoetan lo egiingo dugu  eta hainbat toki ikusgarri bisitatuko ditugu. Ondoren, Semonkong-etik, non akanpatuko garen, Lesothoko Malutiko haran eta mendietan barrena ibiliko gara, gora eta behera, bidean topo egingo ditugun herrixketan lo eginez. Bi gau oinarri-oinarrizkoak diren baina oso abegitsuak diren bertako txabola edo bordetan (inolako zerbitzurik gabe) emango ditugu Malealeara iritsi baino lehen (azken gaua lodge batean lo eginez). Banoako gidari bat izango dugu gurekin ibilbide osoan.

Prezioaren Barruan

  • - Johannesburgoraino hegaldi erregularra, joan- etorria.
    -  Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Lurgaineko garraioa, furgoneta pribatu batean, Hegoafrikako ibilbide osoan 
    - Sani Pass- era igotzeko egunean eta Semonkong- era iristeko, lur- mota guztietako ibilgailuak izango ditugu.
    - Drakensberg mendietan, Sani Pass, Rosetta eta Malealean, sei gaueko ostatua (lo egitea eta gosaria) turista- mailako lodge- etan.
    - Lesothoko trekkingean, gau bat kanpatuta eta beste bi gau oinarrizko txaboletan (esterila edo isolatzailea barne, lozakua ez).
    - Lesothoko trekkingean, norberaren ekipajea, janaria prestatzeko ekipoa eta janariak garraiatzeko zaldiak.
    - Royal Natal P.N.erako eta Kamberg- eko harkaitzetako pinturetarako sarrerak.
    - Drakensberg mendietan, Tugelako ur- jauzirainoko eta Hodgson’s Peak- erainoko egun bateko trekkingerako mendiko gidari bat.
    - Basotho etniako gidariak, 3 egunetako trekkinga egiteko Lesothon.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 7

Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.980 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Drakensberg eta Lesothoko mendietan zehar oinez.
[Hegoafrika eta Lesotho]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT