Foto Biafo-Hispar glaziarren ibilbidea. Karakorum Pakistan

Biafo-Hispar
glaziarren ibilbidea.
Karakorum
Pakistan

Biafo-Hispar
glaziarren ibilbidea.
Karakorum
Pakistan

  Biafo eta Hispar glaziarrak elkarlotzen dituen bidea izotz eta harri multzo bat baizik ez da, 114 km-ko multzo glaziarra, poloak alde batera utzita, lur planetako multzo glaziarrik handiena.  Trekking honetan 140 km inguru zeharkatu behar dira, aparteko edertasun eta isolamenduko paisaietan barrena Karakorum mazizoaren inguruan. Hamabi egunez Karakorumen bihotzean oinez. Bideari Baltistango hiriburuan, Skardun, emango diogu hasiera, eta bukaera hunza etniaren hiriburuan, Karimabaden. Hasieran Biafo glaziarraren gainetik ibiliko gara, Hispar La izeneko leporaino; lepo hori gainditu eta zeharkatutakoan, Hispar glaziarrean barrena jarraituko dugu, azkenean ibilbidearen amaierara, Karimabad hirira, iristeko. Trekking hau guztiz egokia da Karakorumaren handitasunean eta edertasunaren sentipenetan murgildu nahi direnentzat. Banoako gidari bat izango dugu gurekin trekking osoan.

Prezioaren Barruan

  • - Islamabaderainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Pakistanen sartzeko bisatua.
    - Trekkingeko baimena.
    - Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Furgoneta edo autobus pribatuko garraioa: Islamabad- Chilas- Skardu eta itzulera, Karimabad hiritik. 
    - Garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuan: Skardu- Askole eta Huro- Karimabad.
    - Trekkinga egiteko azpiegitura guztia. Sukaldea, sukaldaria, laguntzailea, aulkiak, mahaia, birentzako dendak, jangela- denda, erregaia eta abar.
    - Zubi, kanpaleku eta abarretako bidesariak eta ordainketak.
    - Taldearen materiala eta norberaren fardela garraiatzeko zamaketariak.
    - Pentsio osoa, trekkingak iraun bitartean.
    - Turista mailako hoteleko (birentzako geletan, bainugelarekin eta gosaria barne) ostatua: Islamabad, Chilas, Skardu eta Karimabad hirietan. 
    - Bidaia- asegurua. 
    - BANOAko gidari aditua, mendietan esperientzia luzea duena.

Preziotik Kanpo

  • - Trekkingetik kanpoko otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Trekk-egunak: 12

Trekking-maila: 3

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BILBO, MAD eta BCNtik, uzt 3an.

Prezioa : 3.280 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Biafo-Hispar glaziarren ibilbidea. Karakorum
Pakistan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT