Foto Tohoku eta Hokkaido Japoniako iparraldeko  parke nazionalak

Tohoku eta Hokkaido
Japoniako iparraldeko
parke nazionalak

Tohoku eta Hokkaido
Japoniako iparraldeko
parke nazionalak

Hokkaido Japoniako bigarren uharterik handiena da eta japoniarrentzat betidanik izan da toki enigmatiko bat, herrialdeko azken muga, zibilizaziotik urruti, eta naturarekiko harremanetan bizi zen ainu etniaren bizilekua. Etnia horrek Ainu Moshiri (Gizakion uhartea) izena jarri zion uharteari. Japoniarrak XVII. mendearen inguruan hasi ziren iristen, baina Meiji deritzon aldira arte ez zen gertatu ainu etniakoak beren lurraldean atzerritar sentiaraziko zituen benetako kolonizazio prozesua. 

Gure ibilbidean Japoniako alderik ezezagunetako batzuk, hiri nagusietatik urrun daudenak, bisitatuko ditugu. Uharte nagusiaren iparraldeko eskualdetik, bisitari gutxi jaso ohi dituen eta antzina Matsuo Basho poetak bisitatu zuen Tohoku eskualdetik hasiko gara. Matsushimako itsas paisaiak eta Tazawa aintziraren inguruko paisaia menditsuak ezagutuko ditugu, baita ondare aberatsa ere: tenpluak, gazteluak, samuraien antzinako auzoak, feudalismoaren garaikoak. Handik egun batzutara Seikan tunela hartu eta Hokkaido uhartera joango gara, Japoniako artxipelagoko bigarren uharterik handienera. Uharte honetan naturaren indarrek mendetan zehar lur berezi bat moldatu dute, bakarra, ondoko Siberiaren itxurako paisaia lehorrak eta sumendiz beteriko paisaia menditsuak tartekatzen dituena. Trenez edo autobusez errepide bakartietan barrena, edo oinez parke nazional ikusgarrietan (sumendiak, baso berdeak, ur turkesazko lakuak, itsaso urdinak inguratutako uharteak…) egiaztatu ahal izango dugu antzinako ainu etniaren bizileku izan zenak ondo eutsi diola garai batean ainuek begirune handiz zaindu izan zuten naturaren edertasunari.

Bidaia hau aproposa da Japonia aurretik ezagututa ere, iparraldea eta herri zoragarri honetako beste alde bat ezagutu nahi duten abenturazaleentzat nahiz Japon lehenengo aldiz bisitatu nahi duten eta, aldi berean, herrialde honen iragana eta paisaien aniztasuna ezagutu nahi duten bidaiarientzat. 

Interesguneak

• Tokio, Japoniako megalopolia • Matsushima uharteak, berrehunetik gora, bista ikusgarriekin • Hiraizumiko tenplu zaharrak • Kakunodateko samuraien antzinako etxeak • Yamaderako urrutiko tenpluak  • Dewa Sanzaneko tenpluetarako erromeria • Tazawa aintziraren inguruko paisaia menditsuak • Tohokuko onsen-ak (ur termalak) • Hakodate dotorea • Bizirik dagoen Usu-zan sumendiko kraterretik inguruko edertasuna • Sapporo, modernitatearen ikurra • Rebun-to, urrutiko uhartea • Daisetsuzan P.N.ko sumendiak, aintzirak eta paisaia menditsuak • Shiretoko P.N.ko baso ia ukitu gabeak • Akan P.N.ko aintzirak eta sumendiak.

Ibilbidea

Tokiorainoko hegaldia –Sendai – Yamagata – Dewa Sanzan - Kakunodate –Hakodate –Toya P.N. –Sapporo –Rebun-to uhartea – Asahikawa –Daisetsuzan P.N. –Shiretoko P.N. –Shari –Akan P.N. –Sapporo –Tokio.

Zenbait datu interesgarri

Bidaiaren lehen zatian trena erabiliko dugu eta autobusa, berriz, Dewa Sanzan bi egunetako bisitarako eta Hokkaidoko parke nazional eta naturaletako batzuk bisitatzeko. Turista-mailako hoteletan egingo dugu lo, baita Japoniako ostatu tradizionaletan (minshuku izenekoak) ere, tatamiak erabilita. Parke nazionaletan oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu. Parke nazionaletan oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Tokiorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Sapporo eta Tokio arteko hegaldi erregularra
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak (trenez).
    - Yamagata- Tsuruoka eta Asahikawa- Chitose arteko garraioa, autobus pribatu txiki batean.
    - Tokio eta Asahikawa arteko garraioa, trenez.
    - Tarte hauetarako autobus publikoko garraioa: Tazawa- Akita Komagatake, Toya lakuan eta Rebun uhartean.
    - Kamakurarainoko garraioa, trenez.
    - Tokio- Yamagata eta Kakunodate- Sapporo arteko maleta- garraioa. 
    - Rebun- to uharteetarako ferrya.
    - Tokio, Sendai, Yamagata, Tsuruoka, Kakunodate, Hakodate, Sapporo, Wakkanai, Asahikawa, Sharin eta Chitosen, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribatuarekin).
    - Hagurosan, Rebun- to eta Sounkyo Onsen- en, minshuku- etan lo egitea.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Monumentuetarako sarrerak, hirietako garraio publikoa, museo eta teleferikoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztia.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an.

Prezioa : 5.060 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tohoku eta Hokkaido
Japoniako iparraldeko parke nazionalak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT