Foto Bidezidorretan barrena  eta nabigazioa  Nasser lakuan Egipto

Bidezidorretan barrena
eta nabigazioa
Nasser lakuan
Egipto

Bidezidorretan barrena
eta nabigazioa
Nasser lakuan
Egipto

Antzina-antzinatik, Nilo ibaiak zubiarena egin izan du Mediterraneo eta Afrika beltzaren artean, eta milaka urtez karabanen, merkataritzako gaien, ezagupenen eta anbizioen ibilbide bilakatu zen. Nilo ibaiaren ondoan sortu ziren hainbat erresuma eta kultura,eta ibaia izan da haien sorleku, sorburu eta sustrai. Mito handi bat. 1970ean, presa erraldoi bat eraiki zen garai bateko Nubiarren Erresumako basamortuan, Nilo ibaiaren urak biltzeko, eta munduko laku artifizialik handiena sortu zen. Guk bidaia bitxi bat proposatzen dizugu: sei egunez Nasser lakuko uretan barrena ibiltzea itsasontzi edo txalupa batean eta, bestetik, laku horretako basamortu itxurako ertzetan ibiltzea, oinez, gorabehera handirik gabe, paisaia ikusgarrien artean: dunak, hareazko lautadak, badiak, arroilak, lakuko uharteak eta faraoien garaiko tenplu ezagunetako batzuk (Abu Simbel) eta hain ezagunak ez diren beste batzuk (Dakka eta Maharraga). Basamortuan, naturan eta historian barrena nabigatuz.

Interesguneak

• Nasser lakuaren inguruk paisaia harrigarriak • uharteak, badiak eta hondartzak • Nubiarren basamortuko dunak eta haranak • Dakka eta Mahharaqa-ko tenplu galduak • Amadako tenpluak, faraoien historiaren lekuko • Abu Simbel, Gizateriaren Ondarea • Asuan, Nubiarren Erresumako hiriburu lasaia • Kairo, megalopoli historikoa • Gizeheko piramideak.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia –Asuan –Nasser lakua –Abu Shettako penintsula –Maqiq badia– Wadi es Sebua –Dakka eta Maharraqako tenpluak –Wadi el Temsah –Amadko tenpluak –Kasar Ibrim –Besharia uhartea –Abu Simbel –Asuan –Kairo. 

Zenbait datu interesgarri

Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan-etorria eta Asuanerainoko barruko hegaldia, joan-etorria. Sei eguneko zeharkaldia, itsasontzi pribatu batean, Nasser lakuan, pentsio osoan, eta nabigazioa egunero egingo ditugun oinezko bi ibilbiderekin eta nubiarren basamortuko arkeologia-esparruetarako bisitekin partekatuz. Kairo eta Asuanen, turista-mailako hoteletako ostatua, eta itsasontzian kubiertan edo ontzigainean egingo dugu lo, koltxoneten gainean (bakoitzak bere lozakuarekin) eta konpartitzeko bainugelekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kairorainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia: Kairo- Asuan- Kairo.- Egipton sartzeko bisatua.
    - Aireportu,hotel eta ontziratzeko tokien arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txiki bateko lurgaineko garraioa Abu Simbel- Asuan tarterako eta Kairoko Gizeheko piramideetarako bisitetarako.
    - Kairo eta Sudan hirietan, turista- motako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria).
    - Nasser lakuko zeharkaldian, bost eguneko ostatua itsasontzi batean, pentsio osoan.
    - Nasser lakuko itsasontziko zeharkaldian, nabigazio- baimenak eta arkeologia- esparruetarako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Itsasontziko zeharkaldian zehar, bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, meskita eta arkeologia- eremuetarako sarrerak (Nasser lakuko itsasontziko zeharkalditik kanpokoak). 
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.130 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Bidezidorretan barrena eta nabigazioa Nasser lakuan
Egipto
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT