Sudan, Afrikako herrialdeen artean zabalenetakoa da, Kantzer Tropikoaren eta Ekuatorearen artean kokatua, Nasser lakutik Turkana lakuraino hedatzen da, Hegoaldeko Sudango muga berriraino. Zabalera horretan hainbat errealitate, hizkuntza, kultura eta erlijio bizi dira elkarrekin. Hainbat bizimodu, aldi berean eta herrialde berean.
Azken urteotan iparralde lehorra bisitatu izan badugu, bidai honetan beste pauso bat eman nahi izan dugu: eskualde hori Sudango Itsas Gorriaren inguruko lur ez hain ezagunekin tartekatzea. Iparraldean, antzina Nubia erresuma izan zenaren lurretan, Niloren ertzeko herrixka atseginak daude, baita gure artean hain ezagunak ez diren arkeologi gune interesgarriak ere. Itsaso Gorriaren ondoan Port Sudan ezagutuko dugu eta behin sekulako garrantzia izan zuen Suakin portuaren aztarnak, koralez eraikia eta inguruko merkataritzako gune nagusia izandakoa. Ibilbide honetan herrialde zabal honen aniztasuna gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.
• Nilo, biziaren ibaia • Ondurman eta bertako azoka handia • Jartum hiriburuko kalezuloak, azokak eta koloreak: Afrikako atea • Jebel Barkal: Niloren ertzeko piramideak, tenpluak eta hilobiak • Old Dongola eta hilerri zaharra • Meroeko piramideak, Kusheko faraio beltzen mausoleoak • Nubia erresuma, hirugarren ur-jauziaren ondoan: Kerma, Niloren ertzean • Kassala eta harkaitzezko mendiak • Port Sudan, Itsas Gorriko atea eta portua • Suakin, iraganaren distira • Kassala, azoka, jendea ta mendiak.
Jartumerainoko hegaldia –Old Dongola –Dongola –Soleb –Sesibi –Hirugarren ur-jauzia –Tombos –Kerma –Karima –Jebel Barkal –El Kurru –Bayudako basamortua –Atbara –Meroe –Port Sudan –Suakin –Kassala –Wadi Medani –Jartum.
Berrikuntza ugariko bidaia. Udako tenperatura beroek bidaia hau azarotik aurrera egitera behartzen gaituzte. Lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu, ibilbide osoan. Akanpatuta, nubiarren etxeak eta hotela (Jartum, Port Sudan eta Kassalan) tartekatuko ditugu. Aldi berean kontraste handiko ibilbidea izango da: Sahara, Nilo, arkeologiako hondakinak eta bisitari gutxi hartu ohi dituen Itsaso Gorria. Banoako gidaria.
- Jartumerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Sudanen sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osorako lur mota guztietarako ibilgailuak.
- Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), Jartum, Erkawit eta Port Sudan hirietan.
- Meroe, Kassala, eta Gedaref- en oinarrizko hotela (lo egitea eta gosaria).
- Gau bat kanpatuta (pentsio osoa). Kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lo- zakua izan ezik).
- Nubiarren etxeetako ostatua, lau gau (pentsio osoa).
- Ibilbidean bisitatuko diren arkeologi guneetarako sarrerak.
- Arkeologi guneetarako baimenak.
- Bidaia- baimenak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Tokian tokiko gidaria.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 2an.
Prezioa : 2.690 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.