Foto Namibia,  Botswana  eta Victoriako  ur-jauziak Natura biziaren  edertasuna

Namibia,
Botswana
eta Victoriako
ur-jauziak
Natura biziaren edertasuna

Namibia,
Botswana
eta Victoriako
ur-jauziak
Natura biziaren edertasuna

Namibia eta Botswana: Afrikako kontinenteko fauna aberatsa ikusteko behatokirik onenak eta –aldi berean- basamortu zabaletako bidaia, isiltasun eta bakardadeko hodeiertzetako bidaia. Dena Afrikako hegoaldeko konoko lurrak patxadaz ezagututa, ongi prestatutako ibilbidean: Nambi-Naukluft P.N., Etosha P.N., Eskeletoen Kostaldea, Kalahari, Okavangoko delta eta, batez ere, deltaren zeharkaldi gogorra egingo dugu, Maunetik Kasanera, bost egunez, 4x4 motako ibilgailu bat erabiliz, bidean Botswanako iparraldeko eremu babestu nagusi edo garrantzitsuetako bi ezagutuz: Moremi Wildlife Reserve eta Chobe National Parke.
    Nahiz eta bidaia honetan Afrikako ugaztun handi ugari ikusteko aukera izan, proposatzen dizugun bidaiak ez du zerikusirik argazki-safari klasikoekin: ibilbidean Afrikako natura ikusteko tokirik interesgarrienak sartu ditugu, baina inguruko eremuetan gertatu izan diren erasoetatik kanpo daudenak, Afrikako paisaiei eta kontinente horrek sortu ohi dituen sentsazioei tokia eginez.

Interesguneak

• Afrikako faunaren edertasuna, Etoshako erreserban, zabaleran munduko hirugarrena • Oinez, Kalahari basamortuko harearen eta zuhaixken artean: san izeneko ehiztari eta biltzaileen kultura, basamortuko sekretu askoren babesleak • Serondela, Chobe ibaiaren ondoan, jirafa, bufalo eta elefante-talde handien edateko tokia • Namibia iparraldeko himba etniaren bizimodu tradizionala • Chobe Parke Nazionaleko Savutiko hezegune misteriotsuak: lehoiak, zebrak, kuduak, inpalak, fakozeroak, hienak, ñuak, gepardoak… • Spitzkoppe: oinezko ibilbideak, harkaitzetako pinturak eta sumendietako paisaiak • Namibiako Sossusvlei basamortuko duna erraldoiak • Moremiko Erreserba: urmaelen eta sabanaren arteko kontrastea, Okavango deltaren bihotzean, lehoinabarren eta errinozeronte urrien bizilekua • Victoriako ur-jauzien ikuskizuna, Zambezi ibaiko arroilen paisaia paregabean.

Ibilbidea

Windhoekerainoko hegaldia –Sesriem –Namib P.N. –Naukluft –Swakopmund –Spitzkoppe –Tweyfelfountain –Palmwag –Opuwo –Etosha P.N. (Okaukeujo) –Etosha P.N. (Halali) –Etosha P.N. (Namutoni) –Windhoek –Ganzhi –Maun –Moremi Natur Erreserba (Third Bridge eremua) –Moremi N.E. (North Gate eremua) –Chobe P.N. (Savuti eremua)–Chobe P.N. (Serondela eremua) –Kasane –Victoriako ur-jauziak

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide osoa, baina gogorra, partaideen lankidetza, tolerantzia eta bidaiari-izpiritua eskatzen dituena. Bidaiaren berezko zereginetan hartu beharko da parte: kanpalekua jarri, sukalde-lanetan lagundu… Hori dela eta, tartekatu egingo ditugu bidaiaren funtsa diren kanpatutako egunak hoteletako egonaldiekin: Windhoek, Windhoek, Swakopmund, Opuwo, Maun, Kasane eta Victoria Falls-en, hotel edo bungalowetan egingo dugu lo. Era askotako kanpinak aurkituko ditugu: libre kanpatuta, igerilekua eta beste zerbitzu batzuk dituzten duten kanpinak... Namibian, autokar gisa safarietarako egokitutako (fauna ikusteko leiho handiekin) kamioi batean ibiliko gara. Botswanan, 4x4 motako ibilgailuetan. Gidaria, sukaldaria. laguntzailea eta Banoako gidaria izango ditugu lagun. Erreserba eta parke nazionaletako sarrerak prezioaren barruan daude sartuta.

Prezioaren Barruan

  • - Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Windhoekera eta itzuleran Victoria Fallsetik.
    - Zimbabwera sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Windhoeketik Maunerainoko ibilbidean, safarirako egokitutako kamioi bateko garraioa.
    - Maunetik Kasanerainoko ibilbidean, 4x4 motako ibilgailuetako garraioa.
    - Garraioa, autobus pribatu txiki batean, Kasane- Victoria Falls tarterako.
    - Windhoek, Swakopmund, Opuwo, Maun, Kasane eta Victoria Falls- en, hotel eta bungalowetan lo egitea (10 gau), (lo egitea eta gosaria).
    - Spitzkoppen (gau 2) eta Moremiko Erreserba Naturaleko eta Chobe P.N.ko zeharkaldian (4 gau), campsite- etan egingo dugu lo, hau da, parkeetan, kanpalekuak antolatzeko baimendutako tokietan, zerbitzurik gabe.
    - Gainerako gauetan (8 gau) kanpinetan kanpatuta egingo du lo, zerbitzu guztiekin (komunak, dutxak…).
    - Bidaia osoko pentsio osoa, Windhoek, Swakopmund, Maun eta Victoria Falls- en izan ezik, horietan lo egitea eta gosaria bakarrik.
    - Kasanen afaria barne 22. egunean. 
    - Kanpatzeko eta sukaldeko gaiak (lozakua izan ezik).
    - Namibia eta Botswanako kanpin, parke eta erreserbetarako sarrerak.
    - Namib- Naukluft Parke Nazionaleko dunetarako hurbilketa, 4x4 motako ibilgailuetan.
    - Txalupaz Chobe ibaian zeharreko ibilbidea.
    - Zambeze ibaian arratsaldeko itsasuntzia. 
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Gidari/txoferra eta sukaldaria Namibiako ibilbidean eta Botswanako parke nazionaletan.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Edariak.
    - “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an./ abuz. 31n.

Prezioa : 3.795 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Namibia, Botswana eta Victoriako ur-jauziak
Natura biziaren edertasuna
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT