Foto Libano Ekialde Ertaineko mosaikoa

Libano
Ekialde Ertaineko mosaikoa

Libano
Ekialde Ertaineko mosaikoa

Libano neurriz txikia izan arren, aberastasun handia du kulturaren eta naturaren aldetik, hainbat erlijio, kultura eta hizkuntza bizi baitira bertan, mendi malkartsu, kostaldeko herrixka jendetsu eta haran emankorren artean. Feniziarren garaietatik hona, garai haietan merkataritzari esker kostaldeko hiriak asko hazi zirelarik, Libano era guztietako eragin eta inbasioen pean egon da, gaur egun osatzen duen kaleidoskopio kultural handia osatu arte.

Bidaia honetan herrialdea zeharkatuko dugu, erreserba naturaletan ibilbide batzuk oinez eginez, milaka urteko zedroen artean, eta feniziarren, erromatarren, omeiatarren, gurutzadetako edo mamelukoen ggaraiko hondakinak bisitatuz, Baalbek ikusgarria, esaterako, bertako gastronomia aberatsa gozatuz eta historiaz beteriko kaleen artean paseatuz, musulmanak, sunitak, txiitak, kristau maronitak, drusoak edo armeniarrak bizi diren kaleen artean. Baina, aldi berean, XX. mendearen amaiera aldean herrialdea gogor kolpatu zuten gerrek utzitako aztarnak, arrastoak eta orbainak ikus ditzakegu. Zalantzarik gabe, kontrastez beteriko bidaia, kultura nahiz natura maite edo atsegin dituzten bidaiarientzat aproposa.

Interesguneak

• Beirut moderno eta luxu handikoa • Feniziarren garaiko Tiro eta Sidon hiri zaharrak • Mleeta, Hezbola erakunde islamistaren lurraldea • Chouf-eko mendi-paisaiak • Beit ed Dineko jauregi zaharra eta luxuzkoa • Bekka haraneko paisaia lasaiak • Baalbek-eko erromatarren gaiko hondakin ikusgarriak • Tannourineko ehunaka urteko zedroak • Qadisha haraneko monasterio zaharrak • Tripoliko mamelukoen arkitektura • Biblos, feniziarren aintzinako kaia.

Ibilbidea

Beiruterainoko hegaldia –Sidon –Tiro –Mleeta –Beit ed dine – Deir El Kamar –Baalbek –Tannourine –Qadisha harana –Tripoli –Biblos –Beirut.

Zenbait datu interesgarri

Beiruterainoko hegaldia. Turista-mailako hotelak. Ibilbide osoan autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide. Ibilbide zirkularra, herrialdeko hiri nagusiak eta arkeologia-aztarnategiak bisitatzeko. Gainera, Tannourinen eta Qadisha Haranean, oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Beiruterainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbidean zehar, autobus pribatu txiki bateko garraioa.
    - Turista- mailako hoteletan egingo dugu lo, logela bikoitzetan, bainu pribatuaren (prezioaren barruan, lo egitea eta gosaria).
    - Qadisha haraneko monastegi batean ostatua, birentzako geletan eta pentsio erdian (gosaria eta afaria barne).
    - Parke Nazionalak eta Erretserba Naturaletako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Monumentu eta museoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 10 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: apirilaren 1etik 10era.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Oharra : Bilbotik irteteko aukera dago.

Prezioa : 1.560 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Libano
Ekialde Ertaineko mosaikoa
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT