Foto Baltoroko glaziarra. K2 mendia Pakistan

Baltoroko glaziarra.
K2 mendia
Pakistan

Baltoroko glaziarra.
K2 mendia
Pakistan

  Baltoro glaziarreko ibilbideak paraje ikusgarriak bisitatzeko aukera ematen digu, Skardun hasi eta Concordia izeneko zirkuraino, K2 mendiaren magalean. Harrizko mendi luze-luzeak, neurriz izugarriak, mendizaleen paradisu bizia: 20 km-ko eremuko gailurren artean 8.000 m-tik gorako lau tontor, horien artean munduko bigarren gailurrik altuena. Eta mendi horien beheko aldean, munduko glaziar handienetariko bat, oinez zeharka daitekeena: Baltoro.

Islamabadetik abiatuko gara, eta Karakorum Highway izenez ezagunagoa den bide ospetsuari jarraituta, Skarduraino iritsiko gara, bide ondoan Nanga Parbat mendia utziz. Hortik Askole aldera joko dugu, Askolen oinezko bideari ekiteko. Baltoro glaziarra oso-osorik zeharkatuko dugu, Concordiara iritsi arte. Itzuleran, glaziarra utzi eta Gondogoro-La (5.450 m) mendi-lepotik Hushe bailaran sartuko gara, Blatistanen, porteadore edo zamaketari indartsuen bailaran. Bide hori oinez egiteko hamabi egun behar izaten dira. Ibilbide guztian Banoako gidari bat izango dugu bidelagun.

Prezioaren Barruan

  • - Islamabaderainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan etorriak.
    - Pakistanen sartzeko bisa.
    - Trekkingeko baimena.
    - Furgoneta edo autobus pribatuko garraioa: Islamabad- Chilas- Skardu eta itzulera.
    - Garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuan: Skardu- Askole eta Hushe- Skardu.
    - Trekkinga egiteko azpiegitura guztia. Sukaldea, sukaldaria, laguntzailea, aulkiak, mahaia, birentzako dendak, jangela- denda, erregaia eta abar.
    - Zubietako, kanpalekuetako eta Gondogoro mendi- lepoko bidesariak eta ordainketak.
    - Taldearen materiala eta norberaren fardela garraiatzeko zamaketariak.
    - Pentsio osoa, trekkingak iraun bitartean.
    - Ostatua, turista- mailako hotelean (birentzako geletan, bainugelarekin eta gosaria barne): Islamabad, Chilas eta Skardu hirietan. 
    - Bidaia- asegurua. 
    - Banoako gidari aditua, mendietan esperientzia luzea duena.

Preziotik Kanpo

  • - Trekkingetik kanpoko otorduak.
    - Aire- tasak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren bestelako zerbitzuak.

Trekk-egunak: 12

Trekking-maila: 3

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, uzt 3an./abuz. 4an.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik egon daitezkeen irteerak eta Bilborako itzulerak.

Prezioa : 2.980 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Baltoroko glaziarra. K2 mendia
Pakistan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT