Foto Georgia eta Armenia   Kaukaso ezkutua

Georgia eta Armenia
Kaukaso ezkutua

Georgia eta Armenia
Kaukaso ezkutua

Eskualde hau ongi ezagutzen dutenek diotenez, bertan bizi direnen eztabaida nagusietako bat Europakoak edo Asiakoak ote diren omen da. Erantzuna ez da erraza, historian alde bateko nahiz besteko argudioak aurki ditzakegu eta. Argi dagoena da biak oso zaharrak direla, historia luzea dutela, oraindik ere “antzinako mundua” deitu izan den horren aztarna ugari dituztela eta bisitatzeko erakargarritasun handiak. 

Araks edo Arax haranean duela 10.000 urte inguruko bizimodu sedentarioaren aztarnak aurkitu dira. Armenia eta Georgia zibilizazio askoren pasabidea izan dira historian zehar, bi munduren arteko zubiarena egitea egokitu zaiela dirudi, baita gaur egun ere.

Armenia kristautasuna erlijio ofizialtzat hartu zuen lehendabiziko estatua izan zen IV. mendean eta handik gutxira gaur egun Georgia izena duen estatuak gauza bera egin zuen. Ondorioz bi herrialdeek kultur ondare aberatsa dute, ondo kontserbatuta dagoena, eta zati handi bat UNESCOren katalogoaren barruan dago. Horrez gain mendietako paisaiak ikusgarriak dira. 

Interesguneak

Tbilisi, milurteko hiria • Erevan, sobietar eta armeniar arkitekturen uztartzea • Garni, gotorleku eta tenpluaren aztarna helenistikoak • Geghard, XIII. mendeko monasterioa, gizateriaren ondarea • Khor Virap, San Gregorio kartzela • Noravank, Armeniako arkitekturaren harri bitxia • Goshavank eta Haghartsin, monasterio zaharrak • David Gareja monasterioko freskoak • Ananuri, mendietako arkitektura • Uplistsikhe: haitzuloetako beste hiri bat • Svaneti, Erdi Aroko dorreak Kaukasoko mendien magalean • Ushguli, Erdi Aroko mendiko arkitekturaren eredu.

Ibilbidea

Tblisirainoko hegaldia- Alaverdí-Yereván– Garni –Geghard – Khor Virap –Sevan lakua –Dilijan –Goshavank –Haghartsin –Alaverdi –Tbilisi –David Gareja–Tbilisi –Kazbegi –Gori –Svaneti – Ushguli–Mestia –Mazeri–Kutaisi – Tbilisi.

Zenbait datu interesgarri

Tblisirainoko joan-etorriko hegaldia. Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Bidaiaren barruan hainbat ibilbide egingo ditugu oinez, eta horretarako desnibelak gainditzeko prest egon beharko dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Tblisirainoko joan- etorriko hegaldi erregularra.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txikia, ibilbide guztirako.
    - Svanetin, 4x4 motako furgonetak.
    - Erevan, Gudauri eta Tbilisin: turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Dilijan, Kutaisi, Mestia eta Ushgulin: aterpetxe xumeak eta etxe partikularrak (lo egitea eta gosaria).
    - Gudauri, Kutaisi, Mestia eta Ushgulin, afaria.
    - Bidaia- asegurua.
    - Georgian, bertako gidaria.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan “zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Georgiako monumentu eta museoetarako sarrerak.  
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt 2an/abu. 3an.

Prezioa : 2.290 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Georgia eta Armenia
Kaukaso ezkutua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT