Foto Egipto Betiereko tokia

Egipto
Betiereko tokia

Egipto
Betiereko tokia

Hainbat urtez nahiko aztoratuta egon ondoren, Egiptoko turismo masiboak beherantz egin du azken urteotan eta egoera berriak Egiptoko altxor arkeologikoak lasaiago eta jendez lepo egon gabe bisitatzeko aparteko aukera emango digu. Itzultzeko une egokia dela uste dugu.

Toki batzuek eternoak edo betierekoak dirudite, eta Egipto da, inolako zalantzarik gabe, toki horietako bat. Turismoa bideratu zuen lehendabiziko herrialdeetako bat da eta turismo horrek toki gutxitan integratu ahal izan ditu bertako biztanleria eta paisaiak Egipton egin duen bezalaxe.

Nilo ibaian zeharreko bidaiak edo gurutzaldiak alde batera utzi eta guk beste era bateko ibilbidea proposatzen dizugu: “bisitatu beharreko” toki klasikoak ezagutuko ditugu, baina, aldi berean, hain ezagunak ez diren beste batzuk ezagutuko ditugu, Erdiko Egipto edo Siwa-ko urruneko oasia, bertan baitago Antzinaroan gurtu edo beneratutako Amon orakulu ezaguna.

Ibilbideak harrituta utziko gaitu Gizako lautadan, bertako esfingearen begiradapean, Nefertari erreginaren hilobiko zeru edo sabaiaren edertasunarekin, aho-zabalik Abu Simbel-en, Nilo ibaian zehar egindako faluako nabigazioaren edertasunarekin, nahastuta Kairoko anabasarekin, hunkituta Siwako paisaiekin edo liluratuta Alexandria zaharraren berpizkundearekin.

Interesguneak

• Kairo: merkatuak eta meskitak, islama eta piramideak • Beni Hassan eta Abidos–eko hilobiak eta Seti I.aren tenpluko behe-erliebeak • Dendara, Athor-en tenplua • Luxor, antzinako Tebas, Karnak, Errege eta Erreginen Harana: faraoien garaiko Egipto • Abu Simbel, Edfu eta Kom Ombo-ko tenpluak • Niloren magia Asuan-en edo Philae-n • Nilon zehar, faluan nabigatuz • Alamein, Bigarren Mundu Gerraren aztarnak • Siwa, ahaztutako oasia • Aghurmi eta Amon jainkoaren orakulua • Salhi, antzinako Siwa hiriaren aztarnak • Hildakoen Gailurra • Alexandriako Liburutegi eraberritua, Mediterraneoari begira.

Ibilbidea

Kairorainoko hegaldia –Minya –Abydos –Luxor –Erregeen Harana –Edfu –Kom Ombo –Asuan –Abu Simbel –Asuanen faluako nabigazio-egun bat –Alexandria –Siwako oasia –Kairo.

Zenbait datu interesgarri

Autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu lur-gaineko joan-etorri guztietarako. Asuanen egingo dugun egun bateko nabigaziorako falua motako txalupa tradizional bat erabiliko dugu. Barruko hegaldia: Asuan-Kairo. Ibilbide osoan, turista motako hoteletan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Kairorainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia: Asuan- Kairo.
    - Egipton sartzeko bisa.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txiki bateko garraioa (aire girotuarekin), ibilbide osoan.
    - Turista- mailako hoteletan ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin), lo egitea eta gosaria barne.
    - Asuanen, falua motako txalupako nabigazio- egun bat.
    - Siwan, lur mota guztietako garraioan, egun bateko txangoa.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 18 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: mar. 1 / mar. 4 / mar. 9 / urr. 12 / aza. 1.

Irteerak: BIO, MAD eta BCN.

Prezioa : 2.540 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Egipto
Betiereko tokia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT