Foto Kuba Kaiman berdearen bideetan barrena

Kuba
Kaiman berdearen bideetan barrena

Kuba
Kaiman berdearen bideetan barrena

Kuba izenak mapako herrialde bat baino askoz gehiago adierazten digu. Garai batean Amerikara sartzeko atea izan zen eta antzina Atlantikoa zeharkatzen zuten itsasontzien geralekua, geroago gure aitona-amonen iheslekua eta justiziaren aldeko borroka-tokia, eta, oraintsu, bertako erregimenaren aurkako ahotsen borroka. Kuba kontraesan bat da, baina betiere erritmo pausatuan harrera ona egiten digun eta aldaketa-oihartzunak azaltzen dituen herrialde zoragarria.

Egun Kuban nagusi den hondartzetako turismotik kanpo ateratzen den ibilbidea proposatu nahi dizugu. Mendebaldetik ekialdera eramango gaituena, Pinar del Riotik Santiago de Cubara, bidean kaiman itxura duen Karibeko uharte berde honetako paisaia ugari bisitatuz. Kubako egunerokotasuna ezagutu nahi dugu. Besteak beste, mendietako nekazaritza giroko herrixketako “guajiro” edo baserritarren Kuba abegitsua. Edota jende atsegin eta erritmo lasaiko hiri kolonial txikietako Kuba, eta oparotasunez beteriko natura duen Kuba.

Basoak, Karibe itsasoko urak... Kubako errealitate bizia ezagutu nahian. Errealitate gogorra eta, aldi berean, goxoa, begien bistakoak diren lorpenak irabazi dituena baina, aldi berean, arazo sakonak dituena. Kuba harrigarria, kultua, jatorra, kontraesanez beterikoa, musikala... eta gero bakoitzak bere iritzia atera dezala.

Interesguneak

• Erdi hondatutako eraikuntzak, kaleetako giroa, erritmoa, Habana zaharra, Malekoia, Iraultzaren plaza, gotorleku eta gazteluak... Ongi etorri Habanara! • Basoak, tabako-belarra, mogoteak, kobazuloak… Pinar del Rio • Kafe-soroak, “guajiro”ak eta Escambray izeneko mendilerro ikusgarria • Viñales, Trinidad, Cienfuegos, Santa Clara, Camaguey eta Bayamo hirietako arkitektura koloniala • Garai batean azukrea ekoizteko finka asko biltzen zituen lurraldea, “El Valle de los Ingenios” izenekoa: azukrea, esklaboak eta ihes egindako esklabo libreak • Cayo Iguanas eta Cayo Saetiako hondartzak eta itsasoa • Baracoa eta Humboldt P.N.: eraikin kolonialak, oihana, mangladiak eta ibaiak • Santiago de Cuba, Ekialdeko probintziako hiriburua eta son doinuen sorlekua • Sierra Maestra P.N.: Pico Turquino gailurra, gerrillarien armadako egoitza nagusia izan zen “Comandancia de la Plata”... historia handiko paisaiak • Desembarco del Granma P.N.; Karibeko idoloak eta hego-muturreko arrantzaleak.

Ibilbidea

Habanarainoko hegaldia –Viñales –Cienfuegos – Escambray mendilerroa eta Topes de Collantes P.N. –Trinidad –Cayo Las Iguanas –Valle de los Ingenios –Santa Clara –Camaguey –Bayamo –Niquero –Desembarco del Granma P.N. –Bartolomé Masó –Santo Domingo –Sierra Maestra P.N. eta “Comandancia de la Plata” –Santiago de Cuba –Baracoa –Humboldt P.N. –Cayo Saetía –Camaguey –Habana.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbideak hiriak eta natura elkartzen ditu, oinez egiteko aukera zabalekin; horretarako, oinetako eta ekipamendu egokiak behar dira, nahitaez. Abuztuan eta urrian egingo dugu bidaia, berez egunez bero handia eta iluntzean zaparradaren bat izango ditugu. Ibilbide guztian, turista-mailako hoteletan egingo dugu lo, bi gautan izan ezik, Trinidad herrian etxe partikularretan egingo baitugu lo, Kuban gero eta hedatuago dagoen eta Kuba barrutik ezagutzeko aukera ematen duen ostatu mota bat erabiliz. Joan-etorrietarako, autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu; Topes de Collantes herrian, lur mota guztietarako kamioi bat, eta Sierra Maestrako aldapa gogorretan, egokitutako ibilgailuak. Gainera, katamaran bat hartuko dugu Cayo Iguanas uhartera joateko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Habanarainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Kuban sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus txiki pribatu bateko garraioa ibilbide osorako, Topes de Collantesen (egokitutako kamioi bat) eta Sierra Maestrako Alto del Naranjora muinora igotzeko (moldatutako ibilgailu bat) izan ezik.
    - Ibilbide osoan turista- mailako hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin), Trinidad herrian izan ezik. Trinidaden etxe partikularretan egingo dugu lo, birentzako gela xumeetan (bainugelarekin).
    - Gosari guztiak daude sartuta.
    - Cayo Iguanaserainoko eguneko irteera, katamaran batean.
    - Las Terrazaserako sarrera eta bertako bira.
    - Mogoteen arteko paseoa Viñalesen.
    - Topes de Collantes P.N.ko sarrera eta Centinela del Rio Melodioso tokirainoko oinezko ibilbidea.
    - Desembarco del Granma P.N.ko sarrera eta Guafe sektoreko oinezko ibilbidea.
    - Sierra Maestra, P.N.ko sarrera eta Comandancia de la Plata tokirainoko oinezko ibilbidea.
    - Humboldt P.N.ko sarrera.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Tokiko gidaria.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 21 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abu. 2an / urr. 4an.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.890 € + aire tasak*

Gehigarria : abu. 150 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kuba
Kaiman berdearen bideetan barrena
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT