Foto Hego Korea

Hego Korea
"Goizeko lasaitasunaren" lurraldea

Hego Korea
"Goizeko lasaitasunaren" lurraldea

Mendetan zehar ezagutua izan da Korea “Goizeko lasaitasunaren herrialdea” ezizenaz, baita “Eremiten Erresuma” ezizenaz ere, XIX. Mendearen amaiera arte iraun zuen Joseon izeneko dinastiaren garaian kanpoko munduarekin harremanak edukitzeari uko egin ziolako. Isolamendu hori hortxe egon bada ere, Korearentzat garrantzia handikoa izan da bere kokapen geografikoa, inguruan auzokide handiak (Txina, Japonia edo Errusia) izan dituen penintsula batean, hain zuzen ere. Etengabeko erasoek eta inbasioek ez zieten kendu korearrei gaur arte bizirik iraun duen eta XX. mendean sortutako joera berritzaileekin modu egokian nahasia iritsi zaigun kultura eta zibilizazio aberatsa garatzeko aukera. Gaur egun, Hego Koreak ezezaguna izaten jarraitzen du bidaiari gehienentzat, ezer gutxi baitakite herrialde horretaz komunikabideetan zehar iristen zaizkigun Ipar Korearekiko harreman korapilatsuez gain. Prestatu dugun ibilbideari esker, mendebaldeko bisitari gutxi jaso ohi dituen herrialde honen zati handi bat zeharkatuko dugu, eta bidean bisita kulturalak eta bertako parke nazionaletan zehar egindako ibilaldiak tartekatuko ditugu.

Interesguneak

• Seul: modernitatea eta iragan aberatsaren arteko kontrasteak  • Suwongo harresi erraldoia • Seoraksan P.N.ko paisaia menditsua, itsasotik gertu • Hahoe eta Yangdong herri ohoretsuak • Haein-sa, Koreako Tripitaka-ren egoitza nagusia • Gyeongju, Shilla erresumako antzinako hiriburua • Busan modernoaren hiri-paisaiak • Halleyko Itsas P.N. osatzen duten ehunka uharteetako ikuspegi ederrak • Boseong-eko te-plantazioak • Nagan: harresi-barruko herria • Hwaeom-sa-ko tenplu budistaren egunerokotasuna • Jirisan P.N.ko baso ikusgarrien artean, oinez • Jeonju auzo zaharra oinez bisitatuz • Maisan P.N.ko Tap-sa-ko eskultura misteriotsuak • Koreako paradisu tropikala den Jeju uharteko sumendi-paisaietan barrena, oinez.

Ibilbidea

Seulerainoko hegaldia –Seoraksan P.N. –Hahoe – Haeinsa –Gyeongju –Busan –Tongyeong –Boseong –Suncheon –Jirisan P.N. –Jeonju –Maisan P.N.– Jeju –Seongsan –Seogwipo – Seul.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide hau Hego Korean murgiltzeko eta Asiako herrialderik ezezagunetako bat gertutik ezagutzeko pentsatuta dago. Seul hiriburuan, garraio publikoko sare zabala erabiliko dugu joan-etorrietarako. Gainerakoan, autobus pribatua izango dugu garraiobide eta Jeju uhartera joateko eta itzultzeko barruko bi hegaldi hartuko ditugu. Ibilbidearen zati handi batean turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, baina gau bat monasterio budista batean emango dugu, monjeen bizimodua gertutik ezagutuz. Korearrei mendira joatea, oinez, asko gustatzen zaie eta herrialdeko parke nazionaletako batzuk oinez ezagutzeko aukera izango dugu, bertako bide eta bidexken sare zabala aprobetxatuta. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Seulerainoko joan- etorriko hegaldi erregularra.
    - Barruko 2 hegaldi: Gwangju- Jeju eta Jeju- Seul.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan (Seulen izan ezik), autobus pribatuko garraioa.
    - Ibilbide osoan, turista- mailako hoteletan hartutako ostatua (lo eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Hwaeomsan, tenplu budista batean egingo dugu lo.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak, edo “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren bestelako sarrerak, baita Seul eta Busanen toki batetik bestera joateko txartelak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urri. 1ean.

Prezioa : 3.360 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Hego Korea
"Goizeko lasaitasunaren" lurraldea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT