Foto Aljeriako iparraldea Antzinako Numidian zehar Mediterraneoaren bestaldean

Aljeriako iparraldea
Antzinako Numidian zehar
Mediterraneoaren bestaldean

Aljeriako iparraldea
Antzinako Numidian zehar
Mediterraneoaren bestaldean

Zorionez, Aljeriak bizi izan dituen urte istilutsu gogorrak atzean geratu dira eta orain Aljeriako iparraldera bidaiatu eta iparralde osoa, Saharatik Mediterraneoraino doan lurraldea, bisitatzeko aukera daukagu, lasai eta arazorik gabe. Lurralde horretan mendetan zehar hainbat herri eta kultura sortu eta bizi izan dira, feniziarrak, besteak beste.

Bi mila urte inguru dira erromatarrak jabetu zirela lurralde horrek nekazaritzarako eta, oro har, bizitzarako zituen ezaugarri klimatiko eta geografiko egokiez, eta urte askoan bertan izan ziren eta hainbat aztarna utzi zituzten, Tipasa, Timgad edo Djemila hiriak, esaterako, Gizartearen Ondare izendatutakoak, eta orain lasai-lasai bisita ditzakegunak.

Erromatarrek utzitako aztarna interesgarri horiek ikusteko aukeraz gain, garatze-bidean dagoen Aljer ikusgarria eta bertako kasbah bisitatuko ditugu, azken hori bere labirinto-itxurako kalezuloekin, Gizateriaren Ondare izendatua izan delarik.

Eta Mediterraneoko kostaldeaz gain, Konstantina hiria ere ezagutuko dugu “zubi esekien hiria”, zalantzarik gabe hiri atsegina eta ikusgarria.

Aljeriarrak ere bisitariak jaso eta herrialdearen izena nazioarte mailan normaltzeko gogo biziz daude, eta ziur egon besoak zabalik hartuko gaituztela.

Oharra: Aljerian sartzeko bisatua denboraz tramitatu behar da: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.

Interesguneak

•Aljer, “Hiri txuria”” • Aljereko Casbah edota alde zaharra • Annaba, Hipponeko herri erromatarra • Guelmako antzoki erromatarra • Constantine, zubi esekien hiria • Timgad, deituriko “Afrikako Ponpeia” • Rhoufiko arroilak • El-Kantarako arroilak • Djemila “ederra” • Tipasa, erromatarren garaiko enklabea itsasoaren aurrean.

Ibilbidea

Aljerrerainoko hegaldia –Annaba –Constantine –Timgad –Biskra –Setif –Argel –Tipasa –Aljer.

Zenbait datu interesgarri

Aljerrera hegaldia Barruko hegaldia Aljer-Annaba. Annabatik Aljerreraino itzultzeko autobus pribatu txiki bateko garraioa. Turista-mailako hoteletako ostatua. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Aljerrerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia Aljer- Annaba.
    - Aljerian sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txiki bateko garraioa, ibilbide osoan.
    - Turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, parke nazional, arkeologia- eremu eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 9 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: apirilaren 10etik 18ra

Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 1.680 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Aljeriako iparraldea
Antzinako Numidian zehar Mediterraneoaren bestaldean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT