Foto Albania Handia Mediterraneoko haize leunaren gozotasuna Balkan idorren artean

Albania Handia
Mediterraneoko haize leunaren gozotasuna
Balkan idorren artean

Albania Handia
Mediterraneoko haize leunaren gozotasuna
Balkan idorren artean

Albaniak lurralde malkartsu baten eragina erakusten du. Mediterraneoko eta Balkanetako giroaren eraginpean, albaniarrak hiru estatutan daude banatuta.

Urte luzetan erdi itzalpean egon ondoren, Enver Hoxha-ren erregimenak, edota globalizazioak ez dute albaniar herria desagerraraztea lortu.

“Albania Handi” honek ondare aberats eta anitza eskaintzen digu, zati handi batean auzokide dituen Grezia eta Italiaren kutsuko ondarea dena, eta eragin helenista duten hondakinak eta tradizio ortodoxoa elkartzen dituena, baita ere Inperio otomandarraren itzal luzea, edertasun paregabeko bailara eta arroila edo mendi-zintzurren artean.

Ibilbide historikoa, Mediterraneoko edertasun handiko espazio naturalekin.

Interesguneak

• Tirana, ezin adiskidetuzko iraganeko hiriburua • Prizren, Kosovoko harribitxia • Skopie eta bertako eslaviar ondarea • Ohrid, ortodoxia lakuaren ertzean • Voskopojë eta Korça: albaniar ikonoen ondarea • Gjirokastër-eko kale aldapatsuak • Butrint hiriko hondakinak: Gizateriaren Ondarea • Albaniako Rivierako herriak • Berat, milaka leiho dituen hiria, Gizateriaren Ondarea • Berat, milaka leiho dituen hiria.

Ibilbidea

Tiranarainoko hegaldia –Prizren –Skopie –Ohrid –Voskopojë –Korça –Gjirokastër –Butrint –Llogara –Berat-Tirana.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan “Albania Handia” deitu izan den horren tokirik erakargarrienak bisitatuko ditugu. Ibiltzeko oinetako onak ekartzea gomendatzen dugu. Tarte batzuetan, errepideen egoera ez da batere ona. Taldearentzako autobus txiki bat erabiliko dugu ibilbide osoan. Turista-motako hoteletan egingo dugu lo. Klima oso aldakorra denez gero, berokia eta zira edo anorak bat eramatea komeni da. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Tiranarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osorako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa (aire girotuarekin)
    - Turista- mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Museo, tenplu eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak. 

Iraupena : 10 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 1.540 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Albania Handia
Mediterraneoko haize leunaren gozotasuna Balkan idorren artean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT