Foto Alaska Azken muga

Alaska
Azken muga

Alaska
Azken muga

Alaska: naturaren edertasuna bete-betean, naturarik basatienaren irudia. Mendikateak, basoak, gailurrak, glaziarrak, ibaiak, lakuak, tundra, taiga eta bizitza basatia, beren gordintasunean, indar osoz Alaskan zehar egiteko garen ibilbideari Anchorage herrian emango diogu hasiera. Hortik Alaskako barrualderantz abiatuko gara: zelaiak eta Alaskako mendikateko gailurrak (Talkeetna mendiak, Denaliko Parke Nazionala eta MacKinley mendia izango dira, besteak beste, bidaiaren lehen zatiko gune nagusiak). Ondoren barrualdera: Chenako P.N., Delta Juction eta Denali Highway aldera. Wrangell Sant Elias Parke Nazionala eta Prince Williams golkoaren inguruak izango dira gure bidaiaren hurrengo helmugak. Eta azkenik, Kenei penintsula eta Kachemakeko badia bisitatu nahi ditugu, itsasoaren edertasunaz eta paisaia erakargarriez gozatzeko.

Interesguneak

• George Parks errepide ikusgarria, Anchorage hiriko irteeran • Talkeetna mendiak • Denaliko Parke Nazionala, eta bertan McKinley mendia (6.100 m ingurukoa) • Wrangell-St. Elias P.N., Estatu Batuetako zabalena • Alaskako glaziarren ikuskizuna: Root, Kennicott eta Childs • Cordova, harribitxi bat Estatu Batuetako parke nazionalik handienean (Wrangell-St. Elias P.N. • Copper ibaiaren delta • Prince Williams golkoko glaziar ikusgarriak • Whittier eta Portage harana • Resurrection badia • Kenai Fjordseko P.N.: parkean zehar txalupan • Kenai penintsula • Cook Inlet eta Turnagain Armeko itsasbazterra • Homer, Kachemakeko badian ederki kokatua • Halibut Cove edo Seldovia eta Glaciar Grewingkeko glaziarra, Kachemakeko Parke Nazionalean • Anchorage hiriko bizitasuna, indartsua.

Ibilbidea

Anchorage hirirainoko hegaldia –Portage bailara –Talkeetna –Healy –Denaliko P.N. –Fairbanks –Junction deltako P.N. –Paxson –Chitinatik McCarthy eta Kennicott –Wrangell-St. Eliaseko P.N. –Valdez –Cordova –Copper ibaiaren delta –Whittier –Chugach N.F. –Ninilchik –Homer –Kachemak Bay P.E. –Halibut Cove edo Seldovia –Anchorage –Seward –Kenai Fjords P.N. –Kenai River N.F. –Anchorage.

Zenbait datu interesgarri

Furgoneta eroso bat erabiliko dugu bidaia osoan. Transbordadorea erabiliko dugu ibilbidearen bi zati egiteko. Denaliko P.N. bisitatzeko, parkeko autobus ofiziala erabiliko dugu. Hegazkina hartuko dugu Wrangell-St. Elias Parke Nazionaleko McCarthy eta Kennicottera joateko. Kachemak P.N. bisitatzeko txalupa erabiliko dugu. Motel eta “resort”etan egingo dugu lo birentzako geletan (bainugelarekin).. Bidaia honetan oinez egitea funtsezkoa da bisitatuko ditugun tokietako paraje interesgarrietara iritsi ahal izateko. Bidaiarako oinetakoak eta arropa ondo aukeratu behar dira. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Anchoragerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Wrangell St. Elias P.N.ko Chitina- McCarthy (Kennicotten) tarteko hegaldia, turismo- hegazkinean, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - ESTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala)
    - Turista- motako hoteletako eta moteletako ostatua (bainugela pribatuarekin).
    - Ibilbide osorako furgoneta pribatuko garraioa.
    - Parke nazionaletarako sarrerak.
    - Denali P.N.ko egun osoko bisitaldia, parkeko autobus ofizialean.
    - Valdez- Cordova eta Cordova- Whittier tarteetako transbordadorea.
    - Kachemak Bay P.N.ra joateko itsasontzia.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 21 egun

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: uzt. 4an / abu. 8an.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 5.110 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Alaska
Azken muga
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT