Foto Mendebaldeko Balkanetan zehar oinez [Albania, Kosovo eta Montenegro]

Mendebaldeko Balkanetan
zehar oinez
[Albania, Kosovo
eta Montenegro]

Mendebaldeko Balkanetan
zehar oinez
[Albania, Kosovo
eta Montenegro]

Gerraren kapitulu beltza igarota, Balkanetako eskualdea erritmo eta zailtasun ezberdinetan loratzen da, baina indarrez, eta, batez ere, Europako hegoaldean kultura eta natura mosaiko bikain eta zabal bat erakusten digu.

Balkanak hitzak "antzinako mendia" esan nahi du, eta hara goaz, mendilerro handi honen mendebaldean oinez ibiltzera.

400 kilometroko luzerarekin, Balkanak berez Karpatoak mendilerroaren hedadura edo zabalkunde bat dira, eta, gailurrik altuena 3.000 metrora iristen ez den arren, bere malda gogorrek, ziur aski, gure hankak eta mendiko paisaia ederrak proban jarriko dituzte. Eskualde menditsu honetan ibiltzeko aukerak amaigabeak dira eta horregatik aukeratu egin behar da. Guk bidaia bikain bat egitea erabaki dugu (Pirinioetako zeharkaldi baten antzekoa) Albaniako iparraldea eta Kosovo eta Montenegroko hegoaldea elkartzen diren eremuan, benetako mosaiko kultural batean dauden kareharrizko mendien artean.

Ibilbidea

Tiranarainoko hegaldia –Theth –Valbone –Maja Rosit –Cerem –Lugina –Gjiarper –Doberdoll –Gjieravica –Kucishtes –Babino Poje –Gerbaj –Lepushe –Nikc –Tirana.

Zenbait datu interesgarri

Tiranarainoko joan-etorriko hegaldia. Trekkingaren hasieraraino eta amaieratik itzultzeko garraioa, autobus pribatu txiki batean. Guztia 9 egunez ibiliko gara oinez, egunero batez beste 6-7 ordu eginez, zailtasun tekniko handirik gabe, baina desnibel handiekin. Mendi-ibilaldi bikaina egingo dugu, eta ibilgailu bi tarte laburretan bakarrik erabiliko dugu, bederatzi etapetatik bi amaitzean, bi joan-etorri labur egiteko. Pisu edo zamarik gabe ibiliko gara; horretarako, asto batzuek, kasu batzuetan, eta ibilgailu batek, beste batzuetan, ekipaje pertsonala eramango dute. Trekkinga egiten dugun egunetan, ostatua etxe partikularretan eta guesthouse-etan, konpartitzeko gelekin, izango dugu, pentsio osoan. Banoako Gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Tiranarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txiki bat trekkingaren hasieraraino joateko eta trekkingaren amaieratik itzultzeko.
    - Trekkingak iraun bitartean, norberaren eta talde osoaren ekipajea garraiatzeko laguntzako ibilgailua eta astoak.
    - Turista- motako hotela (bainugela pribatuarekin) ostatu- gastuak, lo egitea eta gosaria barne ( gau 1).
    - Tokian tokiko etxeetako (konpartitzeko bainugelarekin) ostatu- gastuak, pentsio osoan (10 gau).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 9

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, ira. 1ean./ira. 15ean./urr. 2an.

Prezioa : 1.625 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Mendebaldeko Balkanetan zehar oinez
[Albania, Kosovo eta Montenegro]
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT