Trekking


Trekking

TREKKING-MAILA:

eskaintzen ditugun trekkingetako bat egin nahi duzuenoi orientabide batzuk hobeto eskaintzeko asmo bakarra gogoan izanik, trekkingak hiru mailatan sailkatu ditugu, bakoitzaren ezaugarrien arabera.

Maila bakoitzaren inguruan egiten ditugun azalpenak ez dira hitzez hitz, beste barik, hartu behar, azken batean gizakiak garelako eta ez makinak. Giza faktoreaz gain, mendira goazen bakoitzean beti kontuan hartu beharreko ezustekoen maila dago, eta horrek guztiak etapa bakoitzaren iraupena alda dezake, arrazoi fisikoak edo pertsonalengatik, edota arrazoi klimatologikoen ondorioz.

Era berean, mugitzen garen ingurunearen pertzepzioa oso pertsonala da, eta gutako bakoitzari modu desberdinean eragin diezaioke.

egunero 5-7 orduz oinez ibili beharreko trekkingak dira; beraz, sasoi fisiko onean egon behar da. Etapak luzeak izan daitezke, baina lauak (Aljeriako trekkingean edo Altaiko trekkingean, adibidez) edo igoera eta jaitsiera desnibel handiak egon daitezke, Kaukasoko trekkingean gertatzen den bezala.

Trekking horietan ez da kranpoirik erabiltzen, ezta pasabide teknikorik ere.
Altuerak ez du presentziarik edo ez da garrantzitsua.
Gauak kanpaldian igaro ahal izango ditugu, lodge-etan, herriko etxeetan edo aterpetxe txikietan.

egunero 5-7 orduz oinez ibili beharreko trekkingak dira, unean-unean 8 orduko etaparen bat egon ahal bada ere. Beraz, logikoki sasoi onean egon behar da fisikoki. Trekkingaren etapetan zehar, igoera eta jaitsiera desnibel handiak gainditu beharko dira (Annapurnetako edo Everesteko trekkingean, adibidez).

Trekking horietan, batzuetan, kranpoiak erabil daitezke oinez ibiltzeko edo oso gogorra ez den baina izoztuta dagoen malda bat igotzeko, nahiz eta tresna horien erabilera teknikoa ez egin. Egoera hori ez da maila honetako trekking guztietan gertatzen.

Altuerak presentzia izan dezake, eta beharrezkoa da altuerara ondo egokitzea. Trekkingaren uneren batean 4.000 eta 5.000 metro artean egon gintezke.

Gauak kanpaldian, lodge-etan, herriko etxeetan edo aterpetxe txikietan igaro ahal izango ditugu, betiere tokian tokiko azpiegituraren arabera.

Maila honetan Manaslu, Everest, Annapurna, Butan edo Kailasheko trekkingak sar genitzake.

egunero 6-7 orduz oinez ibili beharreko trekkingak dira, baina noizean behin (ohikoa ez den arren) 8-9 orduko etaparen bat egon liteke. Beraz, logikoki sasoi onean egon behar da fisikoki.

Trekkingaren etapetan zehar, igoera eta jaitsiera desnibel handiak gainditu beharko dira, baina baliteke etapa luzeak goranzko malda leuneko etapa luzeak glaziar gainean eta harri solte askoko morrenen gainean ibiltzea ere (Karakorumeko Baltoro edo Biafoko trekkingean, adibidez).

Trekking horietan, uneren batean kranpoiak erabiliko ditugu glaziarren baten gainean ibiltzeko edo elur-malda bat igotzeko, eta gomendagarria da haiek erabiltzen ohitzea, baina ez modu teknikoan. Pioleta ez da erabiltzen modu edo erabilera teknikoenean, baina, seguru asko, makilaren funtzioan beharko dugu elurtutako aldaparen bat igotzeko. Ibiltzeko makila batek funtzio hori bete lezake. Egoera hori ez da maila honetako trekking guztietan gertatzen.

Altuerak presentzia handia du, eta beharrezkoa da ondo egokitzea. Trekkingaren uneren batean 4.000 eta 5.000 metro artean ibiliko gara hainbat egunez.

Gau gehienak kanpin-dendetan emango ditugu, eta gau bat baino gehiago izotz gainean edo glaziar baten gainean kanpatuko dugu. Inguratzen gaituen giroa latza da, goi mendikoa, eta agian beldurgarria izan daiteke.

Maila honetan sar genitzake Baltoroko trekkinga edo Biafoko trekkinga, Pakistanen.

Trekking
Trekking

Utzi automobila alde batera eta bidaiatu oinez...

Talde txikientzat eta eskarmentu handiko etxeko gidarien gidaritzapean, bisitatzen ditugun herrialdeetara hurbiltzeko bestelako ere bat eskaintzen digu bidaiatzeko modu honek. Toki bakoitzeko alderdirik lasaiena eta gizatiarrena ezagutu, gure planetako paisaia ederrenetakoak lasai begiztatu eta bertan bizi direnekin patxadaz solasean aritu ahal izatea dira, besteak beste, trekkingak eskaintzen dizkigun aukeretako batzuk.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT