Vietnamek 1991an bidaiatzeko debekuak kendu zituen eta normaltasunez hasi zen turismo-bisatuak banatzen. Hurrengo urtean Banoa bertan zen, Indotxinako ekialdeko herrialdea zeharkatzen. Hogei urtez izan gara Vietnamgo garapena gertutik ikusten, urtetik urtera eskualde berriak zabaltzen ziren heinean, gure programan sartzen.
Gainera, azken urteotan hainbat garraiobide erabili izan ditugu Vietnam ezagutzeko: bizikleta, motorra, oinez, garraio publikoak… urtetik urtera zabaltzen ari ziren Vietnamgo probintzia guztietara iristeko, eta lehendik ezagutzen genituenak hobeto ezagutzeko.
Esperientzia horretan oinarrituta, Vietnamerako gure proposamen gaurkotua eskaini nahi dizugu. Berriro ere Mekong ibaiko deltatik abiatuko gara, ondoren erdiko kostaldeko hiriak eta herriak ezagutuko ditugu eta, bidea amaitu aurretik, iparraldeko mendietako herrixkak bisitatuko ditugu.
XXI. mendeko Indotxinako errealitatea ezagutzeko leiho bat
• Ho Chi Minh hiriko kaleetako erritmoa • Mekong ibaiaren delta: Ben Tre, Can Tho, Vinh Long... bizitza ibaian eta ibaitik • Hoi An, XVII. mendeko merkataritzako portu zaharra • Hoang Lien mendietako herrixkak, azokak eta paisaiak, ipar-mendebaldeko gutxiengo etnikoen aniztasunaren erakustoki • Erregeen mausoleoak eta Hue Hiri Debekatua • Mekongeko khmer krom gutxiengoa: Behe-Kanbodiako oroitzapenak • Lakuz inguratutako hiri ederra: Hanoi • Dragoiaren badiaren magia: Ha Long.
Ho Chi Minherainoko hegaldia–Can Tho–Tra Vinh –Vinh Long–Ho Chi Minh hiria–Hoi An–Hue–Hanoi –Cat Ba–Ha Long–Hanoi–Lao Cai–Sa Pa–Hanoi.
Bidean hainbat garraiobide erabiliko ditugu: autobus txikia, trena (literekin), barruko bi hegaldirako hegazkina eta txalupa. Sa Pa eskualdean oinezko ibilbideak egingo ditugu. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo. Mekong ibaiaren deltan eta iparraldeko gutxiengo etnikoen eskualdean gau bat bertako etxeetan emango dugu. Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea