Venezuelako Canaima Parke Nazionaleko hego-ekialdean Roraima tepuy (pemon indigenen hizkuntzako hitza) edo goi-lautada malkartsua dago. Apartekoa eta misteriotsua, 2.810 m ditu eta Venezuelak tepuyrik altuena da, naturaren benetako harribitxi arkitektonikoa.
Gailurrean “gune hirukoitza” deritzon mugarria dago, Venezuela, Brasil eta Guyanako mugek bat egiten duten tokia, hain zuzen ere. Nazioarteko batzorde batek jarri zuen mugarri hori 1931. urtean.
Tepuyak egitura arrokatsuak edo goi-lautadak dira, pixka bat okertuta daudenak, higadurak milaka urtez landutako harrizko goi-lautada erraldoien itxurakoak. Sabanen eta oihan zabalen gainetik altxatzen dira, malkartsu, hareharri polikromoek eta kuartzitak osatutako horma bertikalak erakutsiz. Lurreko formazio geologiko zaharrenetakoak omen dira, batzuek bi mila milioi urte inguru omen dituzte; hortaz, Kanbriaraurrekoan egindakoak lirateke.
Urtetan uste izan zen Roraimako gailurrera iristea ezinezkoa zela, 1884an britainiar botaniko batzuk —bi, hain zuzen ere— tontorreraino iritsi arte. Berriak “Mundu galdua” izeneko eleberria idazteko ideia eman zion Arthur Conan Doyle eskoziar idazleari. Eleberri horretan tontorrean dinosauro erraldoiak bizi ziren eta horrek misterio eta arrisku kutsu gehiago eman zion Roraimari.
Gaur egun gailurreraino errez irits daiteke, zailtasun teknikorik gabe. Motibazioa eta mendian ibiltzen ohitua egotea dira eskatzen diren baldintza bakarrak. Misteriozko kutsua, berriz, ez du inolaz ere galdu.
Bidaia honetako interesgune nagusia Roraimako Parke Nazionaleko paisaia eta inguru ikusgarriak dira, ezaugarri interesgarri guztiak biltzen ditu eta. Tepuy nagusiko tontorreraino igoz gero, ikuspegia ikusgarria da, inguruko paisaia guztiak ikusten baitira gailurretik.
Caracaserainoko hegaldia–Ciudad Bolívar-San Francisco de Yuruani-Paraitepuy-Roraimako trekkinga-Paraitepuy-Santa Elena de Uairen-Puerto Ordaz-Caracas.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea