Foto Uzbekistan Khiva, Bukhara eta Samarkanda

Uzbekistan
Khiva, Bukhara
eta Samarkanda

Uzbekistan
Khiva, Bukhara
eta Samarkanda

Karabanen zibilizazio zaharren kokalekuan, Erdiko Asiako erresuma zaharrak bisitatzeko aukera. XI. mendetik hona islamaren zutabe nagusiak izan diren hiriak eta kulturak.

Koran-eskolak eta mausoleoetako arkitektura ikusgarria, pelikuletakoak diruditen meskitak, minarete zoragarriekin… mogolen garaiko India gogora ekartzen digutenak. Baina islamaren ondarea ez da arkitekturara soilik mugatzen: hainbat pertsona ospetsuren sorleku edo bizileku ere izan da herrialde hau, besteak beste, Avicena, Timur edo Bibi Khanum, Ulugh Bek zientzialariaren edo Hoja Nasrudin sufi mistikoarena.

Behin Sobiet Batasuna izan zen erraldoi hartako estatu nagusietako bat eta egun bere buruaren jabe dena gertutik ezagutzeko abagunea: uzbekistandarrak, tadjikistandarrak, errusiarrak eta eskualdeko gainerako gutxiengoak, Uzbekistan berria eraikitzeko ahaleginetan. 

Interesguneak

• Ulugbekeko behatokia • Samarkandako Registan erraldoia • Bibi Khanumen meskita eta Gur Emirren mausoleoa • Khiva: Zetaren Bideko bazarrak, koran-eskola eta harresiak • Shakhrisabz • Labi-hauzeko plaza • Bukharako gotorlekua • Kalongo minaretea.

Ibilbidea

Tashkenterainoko hegaldia –Urguench –Khiva –Bukhara –Samarkanda –Tashkent.

Zenbait datu interesgarri

Tashkenterainoko joateko hegaldia eta Samarkandatik etorria. Barruko hegaldia: Tashkent-Urgench. Autobusa erabiliko dugu kotoi-sailen arteko errepide ederretan barrena. Hotel atseginak eta ondo kokatuak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Tashkenterainoko hegaldi erregularra eta itzulera Samarkandatik. 
    - Barruko hegaldia: Tashkent- Urgench.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Turista- mailako hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainu pribatuarekin ( lo egitea eta gosaria).
    - Ibilbide osorako autobus edo autobus pribatu txikiko garraioa (aire girotuarekin).
    - Baldintza- orrian adierazitako monumentuetarako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Eskupekoak (ikus baldintza- orriko oharra).
    - Ingelesez dakien Uzbekistango gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak eta joan- etorriak. 
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu ez diren eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 10 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 1.890 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Uzbekistan
Khiva, Bukhara eta Samarkanda
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT