Foto Ladakh, Zanskarreko iparraldea Lamayurutik Padunera.

Ladakh, Zanskarreko iparraldea Lamayurutik Padunera.

Hainbat urtez Zanskar haranaren hegoaldean zehar oinez egiten ibili eta gero, aurten trekkingari buelta osoa ematea pentsatu dugu eta oso-osorik aldatzea erabaki dugu. Orain Zanskarreko iparraldean ibiliko gara, gure ustez hegoaldea baino malkartsu eta basatiagoa.

Zanskar bailara geografikoki oso malkartsua da eta gailur handiak eta ibai zabal-zabalak dauzka. Gainera oso eskualde lehorra da, eta horrek inguruko eskualdeekiko isolatua egotea ekarri dio. Baldintza horiei guztiei esker, Zanskar bailarako ohitura eta sinesmen budistek ongi eutsi diote tradizioari. Trekking honek Himalaia mendikateko merkataritzako bide zaharrenetariko eta isolatuenetariko bat ezagutzeko aukera ematen digu.

Delhi hiriburutik Ladakheko Leh hiriburura joango gara, hegazkinez, eta handik Lamayrurako tarte laburra gainditu ondoren, oinez hasiko gara. Eta eskualde honen gogortasunaren kontrapuntu gisa, 10 eguneko trekkinga amaitutakoan Kaxmirreko Srinagar hiriburu berdera joango gara: bertako lakuak eta izei-basoak, ikusgarriak, berde-berdeak.

Era honetako trekkingetan ohi bezala, gure ekipaiak asto gainean eramango ditugu eta sukaldari batek prestatuko ditu otorduak. Banoako gidari batek lagundu gaitu ibilbide osoan.

Prezioaren Barruan:

  • - Delhirainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Barruko hegaldiak: Delhi–Leh eta Srinagar-Delhi.
  • - Indian sartzeko bisatua.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Trekkingerako baimena.
  • - Leh eta trekkingaren hasierako tokiraino arteko garraio pribatua.
  • - Padun eta Srinagar arteko tarterako jepp pribatuak.
  • - Hoteletako ostatu-gastuak (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan (bainugelarekin): Delhi, Leh, Kargil eta Sonarmag hirietan.
  • - Srinagarreko ur-gaineko hoteleko ostatu-gastuak (pentsio erdia).
  • - Trekkingak iraun bitartean, norberaren eta talde osoaren ekipaia garraiatzeko mandoak.
  • - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
  • - Trekkinga egiteko azpiegitura osoa (lozakua izan ezik).
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Tokian tokiko gidaria.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Trekking-egunetatik kanpoko otorduak eta edariak.
  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
  • -

Eskatu fitxa teknikoa :

Ladakh, Zanskarreko iparraldea
Lamayurutik Padunera.

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
21 egun.

Trekk-egunak: 10

Taldea:
6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
BIO, MAD eta BCNtik. uzt. 2an/abuz. 2an.

Prezioa: 2.550 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea