Foto Gokyo eta Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkinga. Oinez sherpen herrialdean zehar. Nepal

Gokyo eta Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkinga. Oinez sherpen herrialdean zehar.
Nepal

Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkingak Nepalgo eta Himalaiatako tokitik enblematikoenetako batera garamatza. Gailur handiek eskaintzen dizkiguten espazio zabalak gustuko dituztenentzat "ia nahitaezko" bilakatu den ibilbidea dugu hau.

Sagarmatharen oinetan bizi dira sherpak, eta ibilbide honek sherpen herrialdeak eskaintzen dizkigun paisaiez gain, bertan bizi direnen egunerokoa ezagutzeko aukera ematen digu.

Katmandutik Lukla herrira hegazkinez, sherpen lurraldera. Hemendik Sagarmathako Parke Nazionala zeharkatzen duen ibilbide zirkularra egitea proposatzen dizugu. Bi astetik gora 8.000 metroko gailurren arten, glaziarren artean eta ikuspegi zoragarrien artean: Lothse, Nuptse, Cho Oyu… eta Everest. Eta horiekin batera beste gailur batzuk, "txikiagoak” baina handiak bezain ikusgarriak: Pumori, Ama Dablan...

Trekking honetan batez beste 4.000 metroko altueran ibiliko gara, baina 5.000 mtik gorako garaierako mendileporen bat ere zeharkatuko dugu, Cho La esaterako. Bidean Gokio Peak edo Kala Patar talaietatik (5.500 m inguru) Everest eta inguruko gailurrak ikusteko aukera. Trekkingak ez du zailtasun tekniko handirik, baina nahitaezkoa da fisikoki ondo egotea eta garaieraren arriskua kontuan hartzea. Mendiko aterpetxe eta lodgeetan egingo dugu lo, gehienak erosotasunmaila dezentekoak, batez ere non dauden kontuan hartuta. Ibilbide osoan Banoako gidari bat izango dugu gurekin.

Prezioaren Barruan:

  • - Katmandurainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Barruko hegaldia: Katmandu-Lukla-Katmandu.
  • - Nepalen sartzeko bisatua.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Katmandun, hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
  • - Trekkingak iraun bitartean, ostatua lodgeetan.
  • - Trekkingean, norberaren ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
  • - Trekkingerako baimenak eta Sagarmatha Parke Nazionaleko sarrera.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Janariak eta edariak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Gokyo eta Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkinga.
Oinez sherpen herrialdean zehar. Nepal

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
24 egun.

Trekk-egunak: 16

Taldea:
6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
BIO, MAD eta BCNtik, aza. 2an.

Prezioa: 2.380 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea