Foto Dolpo,  Gatzaren bideetan barrena Nepal

Dolpo,
Gatzaren bideetan barrena
Nepal

Nepaleko ipar-mendebaldean dago Dolpo eskualdea, Daulagiri eta Kanjiroba gailurren artean sartuta. Dolporaino iristeko aukera bakarrak: hegazkinez edo oinez, ibilbide luzea eginda. Kultura aldetik tibetarrekin oso lotuta daude Dolpoko biztanleak eta oraindik badira eskualdean budismoaren aurretiko "Bon" erlijio zaharreko jarraitzaileak.

Lur gogor eta lehorreko eskualdea izanik, ez dira behin ere euren burua hornitzeko gai izan. Seguruen horrek eraginda, bertako biztanleak betidanik ibili izan dira, Mustang haraneko biztanleen antzera, gatzaren merkataritza-jardueretan. Gatza Tibetetik ekarri ohi zuten, bide luzea oinez eginda, eta Nepaleko beheko haranetan saldu.

Gaur egun eskualdearen zatirik handiena Shey Phoksundo Parke Nazionalaren barruan dago sartuta. Iristeko zailtasunez beteriko eskualdea izanik, eta komunikazio-azpiegitura urrikoa, natura eta kultura ondo gorde izan ditu gaur arte.

Katmandutik abiatuko gara, eta barruko bi hegaldi egin eta gero 14 eguneko trekking zirkularra egingo dugu: ondo gordetako haranak, herrixkak eta goi-pasabideak zeharkatuko ditugu, aurrez aurre Himalaia izanik. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan:

  • - Katmandurainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Barruko 4 hegaldi: Katmandu-Nepalgunj-Juphal-Nepalgunj-Katmandu.
  • - Nepalen sartzeko bisatua.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Katmandun, turista motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribatuarekin).
  • - Nepalgunjen, oinarrizko hotela (lo egitea eta gosaria).
  • - Trekking-baimena.
  • - Trekkinga egiteko azpiegitura osoa. Sukaldaria, sukaldari-laguntzailea, sukaldea. aulkiak, mahaiak, birentzako dendak, jantoki-denda, alfonbra txikia, erregaia… (lozakua izan ezik).
  • - Taldearen materiala eta norberaren ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
  • - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
  • - Kanpatzeagatik ordaindu beharreko tasak.
  • - Zamaketarien asegurua.
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Banoako gidaria.
  • -

Preziotik Kanpo:

  • - Janariak eta edariak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Dolpo, Gatzaren bideetan barrena
Nepal

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
24 egun.

Trekk-egunak: 14

Taldea:
6 eta 15 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
BIO, MAD eta BCNtik, urr. 2an

Prezioa: 2.950 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea