Foto Kolonbia Tayrona etniaren unibertsoaren Hiri Galdua hiribururako trekkinga

Kolonbia Tayrona etniaren unibertsoaren Hiri Galdua hiribururako trekkinga

Tayrona etniaren unibertsoaren gune nagusirako bidaia bat proposatzen dizugu. Oraindik bizirik dirauen kolonaurreko kultura aberatsenetakoa eta Kolonbiako toki interesgarrienetakoa da, eta oso kosmogonia aberatsa du: Santa Mariako Sierra Nevada. Itsasbazterreko mendigune hau munduko altuena da eta Karibe itsasotik gertu egon arren ere, tontorrak elurrez beterik eduki ohi ditu urte osoan. Bertan mundua sortu zuten lau tribu nagusi bizi dira, gure “Neba-arreba nagusiak”: kogi, wija, arhuako eta kankuamo etniakoak. Sei egunez Buritaca ibiaren ondotik ibiliko gara, oinez, baso tropikal eta heze sakonean barrena, tayrona etniaren hiri sakratua den Hiri Galduraino, hain sakratua den hiriraino. Gero bide beretik itzuliko gara, trekkingari Tayrona Parke Nazionaleko naturaren edertasunaren erdian amaiera emateko: hondartza ikusgarriak, bazter zoragarriak eta basoak ezkutatzen duen beste toki sakratu bat: Chaimara edo Pueblito. Eta etxera itzuli aurretik, munduko hiri kolonialen artean ederrenetakoa dena: Cartagena de Indias.

Interesguneak:

• Bogota • Urrearen Museoa eta Kandelarioa • Santa Marta • Hiri Galdurainoko trekkinga • Sierra Nevadako koggi herrixkak • Tayrona Parke Nazionaleko hondartzak eta kokondoak • Kolonbiako Karibea • Totumo sumendia • Cartagena de Indias hiri koloniala.

Ibilbidea:

Bogotarainoko hegaldia–Santa Marta–Sierra Nevada –Tayrona P.N.– Cartagena de Indias.

Zenbait datu interesgarri:

Aukera asko eskaintzen dituen ibilbidea. Autobus pribatu txikia eta kamioneta tartekatuko ditugu, baita hegazkina ere, Bogotatik Santa Martara joateko. Sei eguneko maila ertaineko trekkinga egingo dugu Hiri Galduraino. Mandoen laguntza izango du eta kanpaleku eta egokitutako txaboletan egingo dugu lo, hamaketan (euli-saretxoarekin). Gainerako gauak, hoteletan eta txabola edo borda ekoturistikoetan. Klima tropikala, Kariben tenperatura beroekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan:

  • - Bogotarainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Barruko hegaldiak: Bogota-Santa Marta eta Cartagena de Indias-Bogota.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Autobus pribatu txikia, lurgaineko ibilbide guztirako.
  • - Kamioneta, Santa Martatik Mameyra joateko eta gero Tayrona P.N.ra itzultzeko.
  • - Hiri Galdurako 5 eguneko trekkinga, pentsio osoan, tokian tokiko etxe eta kanpalekuetan lo eginez.
  • - Trekkingeko sukaldaritzako eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
  • - Trekkingeko 4 egunerako mandoak, taldearen ekipajea eramateko.
  • - Hiri Galduko Parke Nazionaleko eta Tayrona Parke Nazionaleko sarrerak.
  • - Tayrona Parke Nazionalean, txabola ekologikoetan lo egitea (gosaria barne).
  • - Ibilbidearen gainerako tokietan, turista mailako hotelak (lo egitea eta gosaria).
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
  • - Museoetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Kolonbia
Tayrona etniaren unibertsoaren Hiri Galdua hiribururako trekkinga

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
martxoaren 31tik, apirilaren 13ra.

Trekk-egunak: 6

Taldea:
8 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
Bilbo, Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa: 2.080 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea