Foto Altai mendietan  barrena oinez Mongolia

Altai mendietan
barrena oinez
Mongolia

Altai mendietan
barrena oinez
Mongolia

  

Altai mendiak edonondik urruti daude. Txina, Errusia, Kazakhstan eta Mongoliako mugen artean kokatuta, bertara iristea ez da erraza, edonondik abiatuta ere. 

Espazio zabal-zabalak eta mendiak ez ezik, gutxiengo etniko ugariren bizilekuak ere bisitatuko ditugu: tuya, torgud edo dorvot etniena, esaterako, oraindik ere bizimodu erdinomadari eusten diotenak.

Ibilbidea

Ulan Bator –Olgii –P.N. Tavan Bogd –C.B. Malchin Peak –Río Tsagaan –Valle Jarsala –Tsagaan us Gol –Khorton Nuur –Sirgali –Khurgan Nuur –Khovd –Ulan Bator.

Zenbait datu interesgarri

Hamar egunez Altai deritzon eskualdeko paisaia ikusgarrien artean oinez egiteko aukera paregabea da hau: lakuak, pinudiak, glaziarrak, mendiak, horietako batzuk mendilerro honetako altuenak direnak... edertasuna nonahi. Trekking honek ez du zailtasun teknikorik, baina garrantzitsua da fisikoki ondo egotea, egunero sei bat orduko ibilbidea egin beharko dugu eta. 

Trekkinga egiteko hain urruti dagoen toki honetaraino joateak, besterik gabe ere, aparteko maila ematen dio bidaia honi. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  •  - Ulan Batorrerainoko hegaldia, joan- etorria.
    - Barruko hegaldiak: Ulan Bator- Olgii eta Kovd- Ulan Bator.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Lurgaineko garraioa: ibilgailu pribatu eta Errusiako lur- mota guztietarako furgonetetan.
    - Ulan Batorren, hiru gau turista- mailako birentzako geletan (lo egitea eta gosaria).
    - Olgiin, bi gau oinarrizko hotel batean, birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
    - Bi gau oinarrizko hoteletan, Olgii eta Kovd- en birentzako geletan, bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
    - Bidaiarien eta langileen ekipajea garraiatzeko zaldiak eta gameluak.
    - Trekkingak dirauen bitartean, pentsio osoa, Unai Batorren izan ezik.
    - Trekkinga egiteko azpiegitura guztia (lozakua izan ezik).
    - Bertako gidaria et sukaldaria.
    - Trekkingerako baimena eta parke nazionalerako sarrera.
    - Kanpatzeko tasak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 18 egun

Trekk-egunak: 10

Trekking-maila: 1

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abu. 5.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Madrilgo eta Bilboko irteerak eta itzulerak egun 2 gehiagoko iraupena dute, gaua Istanbulen igaroko bait dute haranzkoan nahiz itzuleran.

Prezioa : 3.650 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Altai mendietan barrena oinez
Mongolia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT