Foto Dubai eta Sukutra uhartea Indiako Ozeanoko paradisu ahantzia

Dubai eta Sukutra uhartea Indiako Ozeanoko paradisu ahantzia

Intsentsuaren ibilbidearen garaitik hona mende asko igaro badira ere, badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sukutra uhartea da horietako bat. Hamaika egun Sukutrako paisaia ezberdinak bisitatzeko, autoz, baina baita ere oinez egiteko aukerekin.

Eta kontrapuntu gisa, Dubai Emirerria, aberastasun eta nabarmenkeriaren erresuma, garapenari mugarik jartzen ez dion hiria.

Bi egunez Dubaiko edertasunaz gozatu eta ondoren hegazkina hartu eta uharteko hiriburura, Hadiboura, joango gara. Uharte hau denbora luzez egon da bakartua, turismo-bideetatik at, eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte. Eta horixe da Sukutraren xarmarik handiena. Landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, ur garden-gardenak, eta mendi malkartsuak: paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaren erdi-erdian, Dubaira berriro itzuli aurretik.

Interesguneak:

• Dubai, dhow tradizionalak, etxe erraldoiak eta kulturen topagunea • Sukutra, Indiako Ozeanoan ahantzitako paradisua. • Diksam, dragoiak eta basamortuko arrosak • Haggier mendiak, landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Aumekeko hondartza luze-luzeak • Momi plateau • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazoarrantzaleak • Dihemriko koralak • Qalansiyahko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuabeko izurdeak.

Ibilbidea:

Dubairainoko hegaldia – Hadibou – Diksam – Aumek – Momi – Homhil – Arher – Dihemri – Qalansiyah – Hadibou –Dubai.

Zenbait datu interesgarri:

Dubairainoko hegaldia eta Hadibouraino joan-etorriko hegaldiak. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Dubaiko hoteleko ostatua (lo egitea) eta Sukutra uharteko ibilbideko 11 eguneko kanpaldiko gastuak (pentsio osoa). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan:

  • - Dubairainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Barruko hegaldiak: Dubai-Sukutra-Dubai.
  • - Arabiar Emirerri Batuetara sartzeko bisatua.
  • - Yemenen sartzeko bisatua.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Lur-mota guztietarako ibilgailuak (4 bidaiari bilgailuko, gehienez), Sukutrako ibilbide osoan.
  • - Dubaiko hotela (lo egitea eta gosaria).
  • - Sukutran, 11 eguneko kanpaldia (pentsio osoa).
  • - Uhartean kanpatzeko baimenak.
  • - Sukaldaria, sukaldea eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - BANOAko gidaria.
  • -

Preziotik Kanpo:

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak, eta zehaztu ez diren bestelako zerbitzu guztiak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Dubai eta Sukutra uhartea
Indiako Ozeanoko paradisu ahantzia

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
15 egun.

Taldea:
6 eta 15 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
BIO, MAD eta BCNtik, aza. 4an.

Prezioa: 2.250 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea