Sri Lanka: 3.000 urteko historia, oihanaren malko batean bilduta; theravada izeneko budismoaren sorlekua; espezien ibilbideko gune nagusietako bat, elezaharren eta historiaren arteko uhartea. Ramayana eta Mila eta bat gau liburuetan Zeilan zaharrari buruzko aipamenak aurki ditzakegu: Serendib. Portugaldar, holandar eta ingelesen menpeko kolonia izan zen, uhartearen kolore berdeek liluratuta eta hinduismoan sustraituriko kultur tradizioak erakarrita, paradisu galduaren ospea areagotuz.
Herrialde ikusgarria, paisaia zoragarriak eta herritar atseginak dituena: oihana, teplantazioak, hondartzak... eta Kristo aurreko 300 urtetik hona uhartearen kulturan aparteko eragina izan duen budismoaren ondare aberatsaren lilura.
• Nuwara Eliyako teplantazioetako paisaiak • Dambulla haitzuloetako tenplu ederrak • Sigiriyako gotorlekua, lehoiaren haitza • Kandy eta mendiko herrialdea: tenpluak, monasterioak, lorategiak, estupak, elefanteak... • Anuradhapura eta Polonnaruwa, uhartearen antzinako hiriburuak: Budaren irudi erraldoiak, estupak, monasterioak... • Yala, Bundala eta Minneriya parke nazionaletako faunaren edertasuna • Nilaveliko hondartzetako harea zuria, palmondoak eta lasaitasuna • Galle, gizateriaren ondarea.
Kolonborainoko hegaldia –Negombo –Anuradhapura –Mithintale –Nilaveli –Trincomalee -Giritale –Polannaruwa –Minneriya P.N. –Sirigiya –Dambulla –Kandy –Nuwara Eliya –Horton Plains P.N. –Tissamaharama –Yala P.N. –Bumdala P.N. –Unawatuna –Gaile –Kolonbo.
Ibilbide guztian autobusa (aire-girogailua duena) erabiliko dugu. Eta jeepak parke nazionalak bisitatzeko. Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Montzoi-klima: euritsua eta beroa.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea