Foto Kailash mendiko zeharkaldia Nepal, Tibet, Kashgar eta Kirgizistan

Kailash mendiko zeharkaldia
Nepal, Tibet, Kashgar eta Kirgizistan

Kailash mendiko zeharkaldia
Nepal, Tibet, Kashgar eta Kirgizistan

Asiako kontinentean egin daitezkeen ibilbideen artean ikusgarrienetakoa, gogorrenetakoa eta gehien eskatzen dutenetakoa, zalantzarik gabe. Himalaiako sartaldeko paisaia zoragarrien arteko ibilbidea, lur lehor eta basatian, eta amaieran, Kailash mendiaren gailurra: mendi sakratua. Shivaren egoitza eta munduko gailur espirituala den gailur horretara milaka erromes hurbildu ohi dira urtero-urtero. “Elurretako Bitxi Ederra” deitu izan zaio mendi horri, eta gailurreko lau isurialdeak lau puntu kardinaletara zuzenduta edukita, “munduaren zilborra” ere omen da. Ondoan Brahmak amestutako Manasarovar, “buruaren lakua”. 

Asiako eskualde ezezagunetako batzuk ezagutuko ditugu, artzain nomaden lurrak zeharkatuta: Ngari, Aksai Chin, Kunlun, Pamir, Tian Shan... mendiak.

Interesguneak

• Katmandu hiriburua eta harana: Thamel, Swayambunath, Buddanilkanta... • Bhaktapur, Jainkozaleen Hiria, newari arkitektura finaren lekua • Kailash mendia, Tibeten bihotzean • Bailaren idortasuna gailurretako elurren eta haitzen aurrean; Ngariko artzain nomaden lurrak • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Asiako Erdialdeko etnien topaleku: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Guge izeneko erresuma zaharreko Tholing eta Tsaparang arkeologia-guneak • Manasarovar lakuaren inguruko monasterioak, estupak eta “mani” hormak • Torugart Pass, Kirgizistan eta Txina arteko muga: Tian Shan-eko bidezidorretako caravansar izeneko eraikin zaharrak.

Ibilbidea

Katmandurainoko hegaldia –Nuwakot –Kyirong –Saga –Hor –Darchen –Moincer –Tholing –Gar –Doma –Shaidula –Yarkand –Kashgar –Tashrabat –Kochkor –Bishkek.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbidea oso gogorra da, bataz beste 4.000 metrotik gorako alturan ibiliko baikara 11 egunez. Bisitari gutxi jaso ohi dituen ingurua zeharkatuko dugu, azpiegitura gutxikoa, baina errepideen egoera nahiko egokia da.utobus bat erabiliko dugu taldearentzat. Hotel eta ostatuetan, batzuk oso xumeak, egingo dugu lo. Ibilbiderako baimena lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Turkish Airlines konpainiaren hegaldi erregularra, haranzkoan Katmandura eta itzulera Bishkek- etik.
    - Nepal eta Txinan sartzeko bisatuak.
    - Toyota Coaster motako autobus pribatuko garraioa: Katmandu- Bishkek.
    - Katmandu, Bhaktapur, Kasghar eta Bishkek hirietan, turista- mailako establezimenduetako ostatua birentzako geletan (bainugelarekin) (7 gau).
    -  Nuwakot, Saga, Tholing/Tsada, Ali/Gar eta Yarkand hirietan, oinarrizko hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin) (6 gau).
    - Kyirong, Hor, Shaidula eta Darchen- en oinarrizko hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainugelarekin (5 gau). 
    - Tash Rabat- en, yurta izeneko nomaden denda tradizionaletan egingo dugu lo, oinarrizko kanpalekuetan (zerbitzuak- eta, konpartitzeko). Lo egitea eta pentsio erdia (gosaria eta afaria), prezioaren barruan (gau 1).
    - Kochkor- en, familia- etxeetan egingo dugu lo, oinarrizko mailakoak baina erosoak eta garbiak, bi edo hirurentzako geletan, konpartitzeko bainugelarekin. Lo egitea eta pentsio erdia (gosaria eta afaria) (gau 1).
    -  Moincer eta Doma ostatuetan lo egingo dugu, ”guest house” motakoak izango dira, oinarrizkoak edo oinarri- oinarrizkoak, bi edo askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin) (2 gau).
    - Nepal (Katmandu, Bhaktapur eta Nuwakot), Kashgar eta Bishkek- eko hoteletan ostatua eta gosaria barne egongo da.
    - Kyirong eta Yarkand- en arteko hotel eta ostatu guztietan loa soilik dago barne (gosaririk gabe). 
    - Kirgizistango ibilbidean, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Kirgizistango bidaia- baimena eta muga zeharkatzeko baimena.
    - Xinjiang- eko bidaia- baimenak.
    - Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, sartaldeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena.
    - Bertako CPI bidaia- asegurua.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Gidari ofiziala Kirgizistango ibilbidean.
    - Tibeteko gidari ofiziala Ngariko ibilbidean.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - "Prezioaren barruan" atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, "Prezioaren barruan" atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta "Prezioaren barruan" atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an.

Prezioa : 3.720 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Kailash mendiko zeharkaldia
Nepal, Tibet, Kashgar eta Kirgizistan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT