Intsentsuaren ibilbidearen garaitik hona mende asko igaro badira ere, badira oraindik denboraren tunelean atzera egin dugula sentiarazteko gaitasuna duten toki bakan batzuk. Sukutra uhartea da horietako bat. Hamaika egun Sukutrako paisaia ezberdinak bisitatzeko, autoz, baina baita ere oinez egiteko aukerekin.
Eta kontrapuntu gisa, Dubai Emirerria, aberastasun eta nabarmenkeriaren erresuma, garapenari mugarik jartzen ez dion hiria.
Bi egunez Dubaiko edertasunaz gozatu eta ondoren hegazkina hartu eta uharteko hiriburura, Hadiboura, joango gara. Uharte hau denbora luzez egon da bakartua, turismo-bideetatik at, eta naturaren aberastasunari eutsi ahal izan dio gaur arte. Eta horixe da Sukutraren xarmarik handiena. Landaretza endemikoa, hondartza zoragarriak, ur garden-gardenak, eta mendi malkartsuak: paradisu ahantziaren erdian. Ia aldatu gabe dagoen naturaren edertasunaren erdi-erdian, Dubaira berriro itzuli aurretik.
• Dubai, dhow tradizionalak, etxe erraldoiak eta kulturen topagunea • Sukutra, Indiako Ozeanoan ahantzitako paradisua. • Diksam, dragoiak eta basamortuko arrosak • Haggier mendiak, landaretza, fauna eta igerileku naturalak • Aumekeko hondartza luze-luzeak • Momi plateau • Homhil, baso zabaletako eremu babestua: intsentsua eta dragoiak • Areher eta Arselgo marrazoarrantzaleak • Dihemriko koralak • Qalansiyahko harea zuriko hondartza, Detwah urmaela eta Shuabeko izurdeak.
Dubairainoko hegaldia – Hadibou – Diksam – Aumek – Momi – Homhil – Arher – Dihemri – Qalansiyah – Hadibou –Dubai.
Dubairainoko hegaldia eta Hadibouraino joan-etorriko hegaldiak. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Dubaiko hoteleko ostatua (lo egitea) eta Sukutra uharteko ibilbideko 11 eguneko kanpaldiko gastuak (pentsio osoa). Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea