Biztanle ugari dituen Java uhartean emango diogu hasiera bidaiari. Uhartearen erdian dagoen eta inguruan 80 sumenditik gora (bat Nromo izenekoa) dituen Jogakartaino hegazkinez iritsiko gara. Hortik Surayabarantz egingo dugu, ondoren
Sulawesira jauzi egiteko. Sulawesi edo Celebes uhartean Makassar hartuko dugu abiapuntutzat, antzina Ujung Pandang izena zuen hiria.
Iparraldeko bidea hartu eta arroz-sail eta oihanen artean, toraja etniaren lurretarantz abiatuko gara.
Paisaian eraikuntza tradizionalak eta harkaitzetatik zintzilikatutako hilerriak eta bide bazterrean hildakoaren omenezko ganadua akabatzeko zeremonia zaharrak. Hegoalderantz itzultzen hasiak, Asiako hondartzen artean ederrenetarikoa: Bira, atsedena hartzeko leku egokia.
Gure ibilbidearen hurrengo etapa: Bali uharte misteriotsua, eta Indonesiako hinduismoa ezagutzeko aukera. Augung sumendi handiaren oinetan planetako nekazaritza paisaiarik ederrenak ikus daitezke.
Balin hegazkina hartu eta Floreseraino joango gara, hortik txalupan Rinca eta Komodo uhartera joateko, lehorreko faunaren harribitxi bat ikustera: Komodo dragoia.
Ibilbide honek toki interesgarri asko biltzen ditu: Java, Sulawesi, Bali eta Flores. Gizateriaren benetako kaleidoskopioa: animismoa, hinduismoa, budismoa, islama eta kristautasuna, denak herrialde berean; eta Komodo uhartea ahaztu gabe, ezta uharte horretako fauna interesgarria ere.
• Yogia, Javako kultur hiriburua • Borobudur eta Prambanango tenpluak, “Gizateriaren Ondare” • Merapi, Bromo eta Batur sumendiak • Candi Sukuh misteriotsua • Animismoa toraja herrialdean: hileta erritoak eta ospakizunak • Birako hondartzak • Bali, hamaika tenplu eta herritar atseginak, erlijiozaletasuna. • Urrutiko Flores uhartea • Komodo P.N. eta bertako milurteko dragoiak.
Jakartarainoko hegaldia –Jojakarta –Solo –Bromo –Suruyaba –Ujung Pandang –Rantepao –Senkang –Bira –Ujung Pandang –Denpasar –Ubud –Labuanbajo –Denpasar –Jakarta.
Herrialdearen zabaltasuna komntuan hartuta, Indonesia barruan uharteen artejko hegaldi batzuk egingo ditugu. Lur gaineko ibilbideetarako autobus pribatua (aitre girotuarekin) erabiliko dugu. Hotel eta bungalow erosoetan egingo dugu lo. Komodon, Floresetik Komodora eramango gaituen itsasontzian emango dugu gaua. Klima beroa, hezea eta tropikala. Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea