Natura benetan maite duten pertsonei begira dago pentsatuta bidaia hau. Lurrez herrialde txikia izanik, Costa Ricak aukera polita ematen digu herrialdea ezagutu eta lasai-lasai ibili ahal izateko: inolako presarik gabe, bideak eskaintzen dizkigunak lasai-lasai gozatzeko.
Bidaia honek egitarau zabala eskaintzen digu: parke nazional aberats eta paregabeak, sumendi ugari, oihanak, baso tropikalak... Besteak beste, azpiegituren diseinuan eta toki babestuen sarean oinarritutako turismo ekologikoaren aldeko apustua egin du Costa Ricak eta naturaren edertasunaz bete-betean gozatzeko aukera aparta eskaintzen digu.
• Manuel Antonio P.N. • Moteverdeko baso euritsua • Rincón de la Viejako P.N. • Arenal sumendiko erupzioak • Dortoken errutea Tortuguero P.N.an • Ozeano Atlantikoaren kostaldeko afrikar-karibear zaporea • Irazu sumendiko kraterra • San José.
San Joserainoko hegaldia–Manuel Antonio–Rincon de la Vieja–Arenal–Tortuguero–Puerto Viejo de Limon–San Jose.
Ibilbide guztirako autobus txiki bat (aire girotuarekin) erabiliko dugu. Tortugueroko kanaletan txalupetan ibiliko gara. Hotel eta lodgeetan egingo dugu lo, birentzako geletan (lo egitea eta gosaria). Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea