Lehorte-garaia aprobetxatuz, martxoan Kanbodiara joateak aukera gehiago ematen du, eurite-garaian hainbat tokitara iristea ezinezkoa baita.
Toki horietako bat urrutiko Ratanakiri eskualdea dugu, Kanbodiako ipar-ekialdeko eskualde menditsua eta tampuan etniaren bizilekua. Eskualdeko herrixken artean oinez egiteko aukera aparta izango dugu, eta herrixka horietan lo eginez bertan bizi direnen egunerokotasuna ezagutzeko abagunea.
Betidanik Angkor arkeologi gune garrantzitsua Kanbodiara hurbiltzen diren bisitari gehienen helmuga izan bada ere, guk proposatzen dugun ibilbidean beste toki interesgarri batzuk ezagutu ahal izango ditugu. Banteay, Chamar edo Koh Ker, besteak beste, ohiko ibilbideetatik at egonik, ezezagunagoak, baina antzinako Khemer inperioaren ondare aberatsaren gordeleku direnak. Eta jakina! Angkor ere bisitatuko dugu, baita Mekong ibai harrigarria ere.
Phnom Penheko errege-etxea eta zilarrezko pagoda • Kroche eta Mekong ibaiko ur gezako izurdeak • Ratanakiriko mendiak eta herrixkak, tampuan etniaren bizilekua • Kampong Cham, Mekong ibaiaren ertzeko bizimodu lasaia • Kompong Tom eta Sambor Prei Kuk multzoa, Angkorrekoa baino zaharragoa • Angkorreko tenpluak, naturaren indarra erakuntzekin bat eginda • Beng Mealea, XII. mendeko antzinako tenplu ikusgarria • Prasat Thom, 40 metroko garaierako piramidea • Banteaey Chumar, Kanbodiako ipar-mendebaldeko antzinako tenplu ikusgarria • Battambangeko banbuzko trenak •
Phnom Penherainoko hegaldia–Kroche–Ratanakiri–Kampong Cham–Kampong Thom–Siem Rep-Angkor–Beng Mealea–Banteay Chumar–Battambang–Phnom Penh.
Hegaldia, haranzkoan Phnom Penhera, itzulera Siem Repetik. Autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu ibilbide guztirako. Ratanakiri eskualdean oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu eskualdeko nekazaritza giroko herrixkak, gutxiengo etnikokoak, bisitatzeko. Gau bat herrixkan emango dugu. Gainerako tokietan, hoteletan egingo dugu lo. Martxoa lehorte-garaia da eta eurite-garaian bisitatu ezin izango genituzkeen hainbat toki bisitatuko ditugu. Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea