Herrialde zoragarri hau oso luzea da, Hego Amerika ia erdia berak bakarrik betetzen du, eta ezinezkoa da bisitaldi bakarrean oso-osorik ikusi ahal izatea.
Nahitaez hautatu egin behar eta guk Salvador de Bahiatik hasiko dugu ibilbidea. Afrikar kutsuko hiri bat Amerikan: arrazen arteko bilgunerako bidaia. Jende atsegina eta musika toki guztietan: airean, kalean, dantzetan, hizkuntzan, ezpainetan...
Gero Ceara, Piari eta Maranhao hirietara joango gara, ipar-ekialdeko itsasbazterrean. Hiri horiek Brasilgo ohiko ibilbideetan ageri ez badira ere, toki horiek edertasun ugari ezkutatzen dituzte: hondartza zoragarriak, hamaika duna, Atlantikoaren ur-hegalean, eta palmondoz beteriko oasiak, mangladiak markatutako ibaiak: Lencois-Maranhaoko Parke Nazionala, Sao Luiz hiritik gertu, planetako hondartza ederrenetako batzuk.
Eta ahaztu gabe Salvador de Bahia, afrikar kutsuko hiria Amerikan, edota Iguazu eta Rio de Janeiro, ingurune natural zoragarrian eta kaleko giro bitxia duena.
• Bahiako itsasbazterra • Jericoacoarako hondartzak, lakuak eta dunak • Lencois-Maranhaoko parkeko erreserba naturala • Iguazuko ur-jauziak • Sao Luiz eta Salvador de Bahia hiri kolonialak • Río de Janeiro hiri zoragarria.
Salvador de Bahiarainoko hegaldia – Fortaleza – Jericoacoara – Barreiriñas -Lencois-Maranhao P.N. – Sao Luiz– Iguazú –Rio de Janeiro.
Brasil barruan lau hegaldi egiteaz gain, furgoneta pribatuak, lur mota guztietarako ibilgailuak eta autobus publikoak erabiliko ditugu lurrean. Lencoiseko P.N.an, txalupa pribatua. Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea