Asiako hego-ekialdeko beste herrialde bat, etnia askoren bizileku, bat nagusitzen delarik: bamah izenekoa. Herrialdearen erdiko aldean bizi dira eta XI. mendearen erdian therevada joerako budismoaren bidea hartu zuten, Bengalako badiaren babesean bizi den herri honen nortasuna zehaztuz.
Herri nekazaria izaki, itzelezko ondare arkitektonikoa du, eta erlijioak izugarrizko presentzia du eguneroko bizimoduan, baita paisaian ere: loreak, tenpluak, jendearen lasaitasuna, izaera abegitsua, kulturen aberastasuna... Gizakumeen aberastasun hori izan ohi da handik itzultzen direnek hona etorritakoan gehien aipatzen dutena.
“Azafrai”aren iraultza gertatu ostean eta Aung San Suu Kyi oposizioko buruaren askapenaren ondoren, birmaniarrak etorkizuna itxaropentsu ikusten hasiak dira. Bitartean bisitariak ondo hartzen jarraitzen dute, herrialde hau bisitatzen dutenek gero kanpora zabal dezaten herrialdearen benetako errealitatea.
• Yangon hiriko Shwedagon pagoda ikusgarria • Mandalay, hiriburu kulturala • Txalupaz, Irawady ibaian • Bagango monumentu erlijiosoak • Popa mendia, Birmaniako Olinpoa • Inle lakuaren inguruko tokian tokiko azokak • Shan estatuko urrutiko parajea: Keng Tung • Urrian eta azaroan, euri-garaiaren ostean, Urrezko Harkaitzeko Pagodaren gaineko distira ikusteko aukera • Phaung-Daw-Oo jaialdia (urrian).
Yangonerainoko hegaldia –Bago –Taungoo –Kalaw –Pindaya –Inle lakua –Taunggy –Keng Tung –Mandalay –Mingun –Sagaing –Ava –Amarapura –Bagan –Popa mendia –Yangon.
Birmania barruko 3 hegaldi. Mandalaytik Baganera txalupan, Irawadi ibaian zehar. Gainerako joan-etorrietarako autobus txiki bat erabiliko dugu. Ibilbidearen barruan, irteera bakoitzean aldaketa txiki batzuk egin beharko dira, azoka eta jaialdi interesgarrienak bisitatu ahal izateko eta klimaren egoerara egokitzeko. Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea