![]() |
Dagoeneko 2008eko Gabonak gure bidai eta trekking proposamenak ikus ditzakezu! Ongi etorri Banoa Bidaiak-en webgunera Sarearen toki honetan gure jarduerei buruzko informazioa (turismo alternatiboa, trekkingak, goi-mendiko espedizioak...) jarri nahi dugu, zuk zeuk edozein unetan ikusi ahal izateko. Informazio hori lortzeko, menuan begiratu eta zeuk aukeratu nondik heldu, talde-bidaiak (bestelako bidaiak) edo trekkinga (oinez bidaiatzea), aukerak dituzula; bidaiak sasoien arabera antolatuta daude. ... Eta gainera, denboralditik kanpo Horrez gain, beste jarduera batzuei buruzko informazioa ere eskura dezakezu: mendi espedizioak, neurrira antolatutako bidaiak eta trekkingak, egile-bidaiak, aurkezpenak... Zer da Banoa? atalean gure historiari, bidaiatzeko filosofiari eta Banoa osatzen dugun pertsonei buruzko informazioa aurkituko duzu. Azken ordukoak izeneko atalean, berriz, hainbat informazio interesgarri jarriko dugu: gure bidaia-boletinetik kanpo geratu diren hegaldi-eskaintzak, irteerak, bidaiak, abisuak, kontsultak... |