Titular

Baldintza orokorrak

Baldintza orokorrak

Bidaia Konbinatuko Kontratuaren baldintza orokorrak

a) Bidaia konbinatuaren kontratazioa

1. Kontratu aurreko informazioa

1. Bidaiariak bidaia konbinatuko edo dagokion eskaintzako edozein kontratugatiko obligaziorik izan baino lehen, agentzia antolatzaileak bidaia konbinatuko kontratuetarako informazio normalizatuko inprimakia entregatu beharko dio bidaiariari, bai eta bidaiaren gainerako ezaugarriak eta informazioa azaldu ere, indarrean dagoen legerian ezarritakoari jarraiki.

2. Mugikortasun urriko pertsonek bidaia haien behar berezietarako egokia den jakin eta horri buruzko informazio zehatza jaso nahi badute, bidaiaren ezaugarrien arabera hura kontratatzeko aukera eta bideragarritasuna baloratzeko helburuz, egoera horren berri eman beharko diote agentzia antolatzaileari edo, hala badagokio, agentzia txikizkariari, ondore horretarako informazioa eman ahal izan diezaieten.

1107/2006 EE Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, mugikortasun urriko pertsonatzat jotzen da desgaitasun fisikoko (zentzumen- edo lokomozio-desgaitasun iraunkorra edo aldi baterakoa), desgaitasun edo urritasun intelektualeko edo bestelako edozein desgaitasuneko arrazoiengatik, edo adinagatik, bidaian parte hartzeko mugikortasuna murriztuta duena, haren egoerak arreta egokia eskatzen duenean eta bidaian parte hartzen duten gainerako bidaiarien esku jartzen den zerbitzua pertsonaren behar partikularretara egokitu beharra dagoenean.

3. Bidaiariari 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 153.1 artikuluaren a), c), d), e) eta g) atalei jarraiki emandako kontratu aurreko informazioa bidaia konbinatuko kontratua osatzen duen dokumentazioaren parte izango da, eta ez da aldatuko, bidaia-agentziak eta bidaiariak berariaz hala adosten ez badute. Agentzia antolatzaileak bidaia konbinatuko kontratua egin baino lehen, modu argi, ulergarri eta nabarmenean eman beharko dio bidaiariari kontratu aurreko informazioaren aldaketa guztien berri.

2. Pasaporte, bisatu eta txertoei aplikatzekoak diren xedapenei buruzko informazioa

1. Agentziak bidaiarako eta egonaldirako beharrezko osasun-betebeharrei buruzko informazioa emateko betekizuna du, bai eta pasaporteen eta bisatuen gaiari dagokionez bidaiariei aplikatzekoak zaizkien baldintzei buruzko informazioa ere, bisatuak eskuratzeko gutxi gorabeherako denbora barne, eta agentzia izango da ematen duen informazioaren zuzentasunaren gaineko erantzulea.

2. Bidaiariak bidaia egiteko beharrezko dokumentazioa eskuratu beharko du, pasaportea eta bisatua eta osasun-betebeharrei dagokien dokumentazioa barne. Bidaiaria bera izango da dokumentazio hori ez izatearen ondorioz sor litezkeen kalteen erantzulea eta, zehazki, bidaia eteteak eta aberriratu beharrak sortutako gastuen kargu egin beharko da.

3. Agentziak bidaiaren ibilbidean aurreikusitako helmugetakoren baterako beharrezko bisatuak tramitatzeko bidaiariaren enkargua onartzen badu, bisatuaren kostuak eta dagokion ordezkaritza diplomatikoaren edo kontsularraren aurrean egin beharreko tramiteengatiko gestio-gastuak exijitu ahal izango ditu.

Kasu horretan, agentziarena izango da egotz dakizkiokeen kalteen aurreko erantzukizuna.

3. Erreserba-eskabidea

1. Bidaia konbinatu bat kontratatu nahi duen bidaiariak “erreserba-eskabide” bat egiten du. Eskabide hori egin ondoren, agentzia antolatzaileak erreserbaren berrespena eskuratzeko beharrezko gestioak egiteko konpromisoa hartzen dute.

2. Bidaiariak bere neurrira egindako bidaia konbinatu proposamen bat egin diezaioten eskatzen badu, agentziak proiektua egiteko diru-kopuru bat ordain diezaion eska diezaioke bidaiariari. Bidaiariak agentziak egindako bidaia konbinatu eskaintza onartzen badu, entregatu duen diru-kopurua bidaiaren prezioari egotziko zaio.

3. Agentziak erreserba gestionatzea onartu badu, hura izango da erreserben sisteman sortzen diren eta berari egotz dakizkiokeen akats teknikoen eta erreserba-prozesuan egindako akatsen erantzulea.

4. Ez dira agentziaren erantzukizuna izango bidaiariari egotz dakizkiokeen erreserbako akatsak edo inguruabar saihestezinek eta apartekoek eragindako akatsak.

4. Erreserbaren berrespena

Erreserbaren berrespenarekin perfekzionatzen da bidaia konbinatuaren kontratua. Une horretatik aurrera, bidaia konbinatuaren kontratua betetzeko betebeharra dute alde biek.

5. Ordainketa-egutegia

1. Erreserba berresten den unean, kontsumitzaileak bidaia konbinatuaren prezioaren % 35 ordaindu beharko du, bidaia konbinatuaren kontratuan beste zenbateko bat ezartzen ez bada, behintzat.

2. Prezioaren gainerako kopurua bidaiaren irteera-eguna baino 15 egun lehenago ordaindu beharko da beranduenez, bidaia konbinatuaren kontratuan beste ordainketa-egutegi bat ezartzen ez bada, behintzat.

3. Bidaiariak ez badu ordainketa-egutegia betetzen, agentziak kontratua baliogabetu dezake, eta bidaiariak bidaia –irten baino lehen– bertan behera uzteko 13. klausulan ezarritako arauak aplikatu ahal izango ditu.

b) Bidaia konbinatuko prestazioei aplika dakizkiekeen arauak

6. Prestazioak

Bidaia konbinatuaren kontratua osatzen duten prestazioak kontsumitzaileari kontratu aurreko informazioan emandako informazioan oinarritzen dira, eta ez dira aldatuko, bidaia-agentziak eta bidaiariak, 1.3. klausulan aurreikusitakoaren arabera eta berariaz, horiek aldatzea adosten ez badute, behintzat. Bidaia hasi baino lehen, bidaia-agentziak zerbitzuak emateko beharrezko informazioa eman beharko dio bidaiariari.

7. Ostatua

Kontratu aurreko informazioan edo kontratuaren baldintza partikularretan aurkakorik adierazten ez bada:

a) Ostatu-establezimenduen edo beste edozein eratako ostatuen sailkapen ofiziala dagoen herrialdeei dagokienez, eskuliburuak dagokion herrialdean ematen den turismo-sailkapena jasotzen du.

b) Logelak okupatzeko ordutegia herrialde eta ostatu bakoitzean ezarritako arauen araberakoa izango da.

c) Logela edo gela hirukoitzak edo laukoitzak logela bikoitzak izan ohi dira, zeintzuei ohe bat edo bi gehitzen zaizkien; ohe horiek sofa-oheak edo ohe tolesgarriak izan ohi dira, establezimendu jakin batzuen kasuan izan ezik. Azken horietan, ohe gehigarriez gain, bi ohe handi erabiltzen dira..

8. Garraioa

1. Bidaiariak bidaiaren hasierarako adierazitako lekura joan behar du, bidaia-agentziak adierazitako aurrerapenarekin.

2. Eskuko ekipajearekin edo bidaiariak gainean daramatzan gauzekin lotuta gerta litezkeen kalteak edo galtzeak haren eta ez beste inoren erantzukizuna izango dira haren zaintzapean dauden bitartean.

9. Beste zerbitzu batzuk

1. Oro har, mantenu osoko modalitateak gosari kontinentala, bazkaria, afaria eta ostatua hartzen ditu barnean. Mantenu erdiko modalitateak, berriz, gosari kontinentala, afaria eta ostatua, baldin eta ez bada bestelakorik adierazten. Otordu horietan, oro har, ez da edaririk sartzen.

2. Dieta bereziak (begetarianoak edo jan-neurri bereziak) bermatuko dira, baldin eta antolatzaileak bidaia konbinatuaren kontratuan onartutako behar berezietan hala jasota baldin badago.

3. Maskotak onartuko dira bakarrik antolatzaileak bidaia konbinatuaren kontratuan onartu dituen behar berezietan hala jasota baldin badago

c) Aldeek bidaia hasi baino lehen dituzten eskubideak eta betebeharrak

10. Kontratua aldatzea

1. Agentzia antolatzaileak bidaia hasi baino lehen kontratuaren klausulak aldatu ahal izango ditu, baldin eta aldaketa hutsala bada eta agentzia antolatzaileak berak bidaiariari aldaketa horren berri ematen badio, euskarri iraunkor batean, modu argi, ulergarri eta nabarmenean.

2. Bidaia hasi baino lehen agentzia antolatzailea bidaiaren zerbitzuen ezaugarri nagusien funtsezko aldaketak egin beharrean baldin badago edo bidaiariaren aurrez onartutako eskakizun bereziren bat bete ezin badu, agentzia antolatzaileak lehenbailehen eman beharko dio horren berri bidaiariari, modu argi, ulergarri eta nabarmenean, euskarri iraunkorrean, eta honako informazioa jaso beharko du komunikazioak:

• Proposatzen diren funtsezko aldaketak eta, hala badagokio, aldaketa horiek prezioan duten eragina;

• Arrazoizko epea, bidaiariak bere erabakiaren berri eman dezan;

• Bidaiariari jakinarazi beharko zaio adierazitako epearen barruan bere erabakiaren berri ematen ez badu, funtsezko aldaketa ez duela onartzen ulertuko dela eta, beraz, kontratua baliogabetzea aukeratzen duela, batere zigorrik gabe; eta

• Agentziak eskain badezake, eskaintzen den ordezko bidaia konbinatua eta haren prezioa.

Bidaiariak proposatutako aldaketa edo kontratua batere zigorrik ordaindu beharrik gabe baliogabetzea aukeratu ahal izango du. Bidaiariak kontratua baliogabetzea erabakitzen badu, agentzia antolatzaileak eskaintzen dion ordezko bidaia konbinatu bat onar dezake, hala badagokio. Ahal izanez gero, bestearen antzerako kalitatezkoa edo kalitate handiagokoa izan beharko da ordezko bidaia hori.

Kontratua aldatzeak kalitate edo kostu txikiagoko bidaia izatea baldin badakar, edo ordezko bidaia kalitate edo kostu txikiagokoa baldin bada, bidaiariak eskubidea izango du prezioa dagokion neurrian murritz diezaioten.

Bidaiariak erabakitzen badu kontratua batere zigorrik ordaindu beharrik gabe baliogabetzea, edo ez badu eskaini zaion ordezko bidaia konbinatua onartzen, agentzia antolatzaileak bidaiariak bidaiagatik egin dituen ordainketak itzuli beharko dizkio, kontratua baliogabetzen denetik hamalau egun naturaleko gehienezko epean. Ondore horietarako, 22. klausularen 2. ataletik 6. atalera xedatutakoa aplikatuko da.

11. Prezioaren berrikuspena

1. Prezioak bidaia hasi baino 20 egun natural lehenagora arte bakarrik igo ahal izango ditu agentziak. Igoera hori, gainera, bidaiaren prezioa zenbait aldaketetara egokitzeko bakarrik egin ahal izango da:

a) Antolatutako bidaiari aplika dakizkiokeen dibisa-truke tipoen aldaketetara.

b) Erregaiaren edo bestelako energia-moduen ondorioz bidaiarien garraioaren prezioan gertatu diren aldaketetara.

c) Kontratuan sartzen diren bidaia-zerbitzuen gaineko zerga- edo tasa-mailen aldaketetara; bidaia konbinatuarekin lotura zuzena ez duten hirugarrenek exijitutakoak dira horiek, turismo-tasak, -zergak eta -errekarguak, eta portu eta aireportuetan lurreratze, ontziratze edo lehorrerakoak barne.

2. Kontratuan adierazi beharko da aurreko atalean azaldutako kontzeptuak noiz kalkulatutakoak diren, bidaiariak prezioen berrikuspenak kalkulatzeko erreferentzien berri izan dezan.

3. Agentzia antolatzaileak modu argi eta ulergarrian eman beharko dio igoeraren berri bidaiariari, igoera hori justifikatuta, eta bere kalkulua helaraziko dio euskarri iraunkorrean, beranduenez bidaia hasi baino 20 egun lehenago.

4. Prezioaren igoera bidaiaren prezioaren % 8koa baino handiagoa baldin bada bakarrik izango du bidaiariak kontratua batere zigorrik ordaindu beharrik gabe baliogabetzeko aukera. Kasu horretan, 10. klausulan xedatutakoa aplikatuko da.

5. Bidaiariak eskubidea izango du 11.1 klausularen a), b) eta c) ataletan xehatzen diren kontzeptuetan gertatutako aldaketengatik prezioa murritz diezaioten. Kasu horietan, agentzia antolatzaileak prezioaren murriztapen horri bidaiariari dirua itzultzearen benetako administrazio-gastuak kenduko dizkio.

12. Erreserbaren lagapena

1. Bidaiariak bidaia konbinatuaren eskuliburuan, programan eta kontratuan bidaia konbinatua egiteko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituen norbaiti laga ahal izango dio erreserba.

2. Lagapen horren berri eman beharko zaio –euskarri iraunkorrean– agentzia antolatzaileari bidaia hasi baino 7 egun lehenago beranduenez ere; lagapen horrek lagapenaren ondorioz benetan sor litezkeen gastuak bakarrik sortu ahal izango dizkio bidaiariari.

3. Nolanahi ere, bidaiariak eta hark erreserbaren lagapena egin dion pertsona dira agentziaren aurrean prezioaren gainerako kopuruaren erantzukizun solidarioa dutenak, bai eta lagapenak sor lezakeen beste edozein komisio, errekargu eta kostu gehigarriena ere.

13. Bidaiariak, bidaia hasi baino lehen, bidaiaren kontratua baliogabetzea

1. Bidaiariak bidaia hasi baino lehenagoko edozein unetan baliogabe dezake kontratua eta, kasu horretan, agentzia antolatzaileak zigor egoki eta justifikagarri bat ordain dezan exijitu ahal izango dio. Kontratuan ereduzko zigor bat zehaztu ahal izango da, zentzuzkoa izango dena, kontuan hartuko duena bidaia hasi baino zenbat lehenago baliogabetu den kontratua eta kostuen aurrezpena eta bidaia-zerbitzuen ordezko erabileragatik espero diren diru-sarrerak.

Kontratuan ez bada ereduzko zigorrik aurreikusten, kontratua baliogabetzeagatiko zigorraren zenbatekoa izango da bidaiaren prezoari kostuen aurrezpena eta bidaia-zerbitzuen ordezko erabileraren ondoriozko diru-sarrerak kentzearen emaitza. Beraz, kasu horietan, agentzia antolatzaileak bidaia konbinatuaren truke egindako edozein ordainketa itzuliko du, kopuru horri dagokion zigorra kenduta.

2. Hala ere, helmugan edo inguruetan inguruabar saihestezin eta apartekoak gertatzen badira, bidaiari edo bidaiariak helmugara eramango dituen garraioari nabarmen eragiten dietenak, bidaiariak batere zigorrik ordaindu beharrik gabe baliogabetu ahal izango du kontratua bidaia hasi baino lehen, eta bidaiaren truke egin dituen ordainketa guztiak berreskuratzeko eskubidea izango du.

3. Itzulketa horiek bidaia konbinatuaren kontratua amaitu ondorengo 14 egun naturaleko gehienezko epean egingo zaizkio bidaiariari, aurreko 1. atalean deskribatzen den kasuan dagokion zigorraren zenbatekoa kenduta.

14. Antolatzaileak bidaia bertan behera uztea, bidaia hasi baino lehen

Agentzia antolatzaileak, bidaiariari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiengatik, kontratua deuseztatzen badu, bidaiariak egindako ordainketa guztiak itzuli beharko dizkio, kontratua amaitzen duenetik 14 egun naturaleko gehienezko epearen barruan. Agentzia antolatzaileak ez dio bidaiariari konpentsazio gehigarririk ordaindu beharko, baldin eta kontratua arrazoi hauetakoren baten ondorioz deuseztatu bada:

a) Bidaia konbinaturako inskribatutako pertsona kopurua kontratuan zehazten den gutxienekoa baino txikiagoa baldin bada, eta agentzia antolatzaileak kontratuan finkatzen den epearen barruan ematen badio bidaiariari deuseztatze horren berri; epe hori, gehienez ere, bidaia hasi aurretik 20 egunekoa izango da.

b) Antolatzaileak, inguruabar saihestezin eta apartekoen ondorioz, kontratua bete ezin badu, eta bidaiariari, bidaia konbinatua hasi baino lehen, deuseztatze horren berri ematen badio, arrazoirik gabeko atzerapenik gabe.

d) Aldeek bidaia hasi ondoren dituzten eskubideak eta betebeharrak

15. Bidaia hasi baino lehen atzera egitea, establezimendutik kanpo egindako kontratuetan

Establezimendutik kanpo egindako kontratuen kasuan (era horretako kontratutzat jotzen dira 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 92.2 artikuluan definitzen direnak), bidaiariak edozein arrazoirengatik eta zigorrik gabe uko egin ahal izango dio kontratatutako bidaiari, eta eskubidea izango du bidaiagatik ordaindu duen prezioa berreskuratzeko, kontratua egin eta hurrengo 14 egunen barruan

16.Kontratuarekin bat ez datorren edozein inguruabar komunikatzeko betebeharra

Bidaiariak ikusten badu bidaian sartzen diren zerbitzuetako edozein ez dela betetzen kontratuan jasotakoaren arabera, horren berri eman beharko dio agentzia antolatzaileari arrazoirik gabeko atzerapenik gabe, kasuaren inguruabarrak kontuan izanda.

Kontratuan jasotzen dena ez dela betetzen ulertuko da, bidaia konbinatuaren kontratuan sartzen diren bidaia-zerbitzuak ematen ez badira edo behar bezala ematen ez badira..

17. . Bidaia-zerbitzuen zati garrantzitsu bat kontratuan jasotzen denaren arabera ez bete izana eta zerbitzuren bat ez eman izana konpontzea

1. Bidaian sartzen diren zerbitzuetako edozein kontratuan jasotzen denaren arabera betetzen ez bada, agentzia antolatzaileak bat ez etortze hori konpondu beharko du, ezinezkoa ez bada edo neurriz kanpoko kostua ez badu behintzat, kontuan izanda bat ez etortze horren larritasuna eta eragindako bidaia-zerbitzuen balioa. Bat ez etortze hori konpontzen ez bada, 22. klausulan xedatutakoa aplikatuko da.

2. Aurrez aipatutako salbuespen kasuetan izan ezik, bat ez etortzeren bat bidaiariak ezarritako arrazoizko epe baten barruan konpontzen ez bada edo agentziak hura konpontzeari uko egiten badio edo berehala konpondu beharrekoa bada, bidaiariak berak egin ahal izango du eta horretarako beharrezkoak izan diren gastuak berreskuratzea eskatu.

3. Bidaiaren zerbitzuen portzentaje handi bat kontratuan hitzartutakoaren arabera eman ezin bada, agentzia antolatzaileak bidaia normaltasunez jarraitzeko ordezko formula egokiak eskaini beharko ditu kostu gehigarrik gabe, baita bidaiaria irteera-lekura hitzartutakoaren arabera itzultzen ez bada ere.

Ordezko formula horiek kalitate berekoak edo kalitate handiagokoak izan beharko dira ahal izanez gero, eta kalitate eskasagoak baldin badira, prezioaren murriztapen egokia aplikatu beharko du agentzia antolatzaileak.

Bidaiariak eskaintzen zaizkion ordezko formulei uko egin ahal izango die bidaia konbinatuan hitzartutakoarekin alderagarriak ez badira edo prezioaren murriztapena egokia ez bada bakarrik.

4. Bat ez etortze batek nabarmen eragiten badio bidaiari eta agentzia antolatzaileak ez badu hura bidaiariak ezarritako arrazoizko epe baten barruan konpondu, bidaiariak kontratua deuseztatu ahal izango du, horregatik batere zigorrik ordaindu beharrik gabe eta, hala badagokio, prezioa murriztea eta eragindako kalte-galerengatiko kalte-ordaina eskatu ahal izango du, 22. klausulan ezarritakoari jarraiki.

5. Bidaiarako ordezko formularik aurkitu ezin bada edo bidaiariak, bidaian hitzartutakoarekin alderagarriak ez direlako edo eskaintzen zaion prezio-murriztapena egokia ez delako, eskaintzen zaizkion formulei uko egiten badie, eskubidea izango du prezioa murritz diezaioten, baita kalte-galerengatiko kalte-ordaina ordain diezaioten ere, bidaia konbinatuaren kontratua amaitu gabe, 22. klausulan ezarritakoari jarraiki.

6. Aurreko 4. eta 5. ataletan xehatutako kasuetan, bidaia konbinatuan bidaiarien garraioa sartuta baldin badago, agentzia antolatzaileak bidaiaria, arrazoirik gabeko atzerapenik eta kostu gehigarririk gabe, hitzartutakoaren garraio baliokide batean aberriratzeko betebeharra ere izango du.

18.Kontratuan aurreikusitakoaren arabera itzultzea bermatzea ezinezkoa denean, inguruabar saihestezin eta apartekoak direla eta

1. Inguruabar saihestezin eta apartekoen ondorioz bidaiaria kontratuan aurreikusitakoaren arabera itzultzea ezinezkoa bada, agentzia antolatzaileak haren gain hartuko du ostatuari dagozkion nahitaezko kostuak –ahal den heinean, kategoria bereko ostatua–, bidaiari bakoitzeko hiru gauri dagozkionak gehienez, bidaiarien eskubideei buruzko europar araudian bestelako denbora-aldi bat ezartzen ez bada behintzat.

2. Aurreko atalean ezartzen den kostuen muga ez zaie aplikatuko desgaitasuna edo mugikortasun urria duten pertsonei (aurreko 1.2 klausulan definitzen direnaren arabera) eta haiei lagun egiten doazen pertsonei, haurdun dauden emakumeei, bakarrik doazen adingabeei eta berariazko mediku-laguntza behar duten pertsonei, agentzia antolatzaileari haien behar partikularrak bidaia hasi baino gutxienez 48 ordu lehenago jakinarazi bazaizkio.

19. Bidaiariak bidaia normaltasunez gara dadin laguntzea

Bidaiariak agentzia antolatzaileak, txikizkariak edo haien tokian tokiko ordezkariek bidaia behar bezala egikaritzeko ematen dizkioten jarraibideak errespetatu behar ditu, eta bidaia konbinatuan sartzen diren zerbitzuen erabiltzaileei aplikatu beharrekoak diren araudiak bete. Taldeko bidaietan, zehazki, gainerako parte-hartzaileak errespetuz tratatu beharko ditu, eta ez du izango bidaia normaltasunez garatzea eragotziko duen jokabiderik.

20. Agentziak duen laguntzeko betebeharra

1. Agentzia antolatzaileak bidaiariari dagokion laguntza lehenbailehen emateko betebeharra du, hark zailtasunak dituenean eta inguruabar saihestezin eta apartekoak bizi izaten ari denean.

2. Laguntza hori izan behar da:

a) Osasun-zerbitzuei, tokiko agintariei eta kontsulatuaren laguntzari buruzko informazio egokia ematea; eta

b) Urrutiko komunikazioak ezartzeko eta ordezko formulak aurkitzeko laguntza ematea.

3.Zailtasuna nahita edo bidaiariaren utzikeriagatik sortu bada, agentzia antolatzaileak arrazoizko errekargu bat fakturatu ahal izango dio bidaiariari, emandako laguntza horregatik. Errekargu hori ezin da izan agentziak izan dituen benetako kostuak baino handiagoa.

e) Hitzartutakoa oker betetzeagatiko edo ez betetzeagatiko kontratu-erantzukizuna

21. Bidaia-agentzien erantzukizuna.

1. Agentzia antolatzailea eta txikizkakoa izango dira bidaiariaren aurrean kontratuan sartzen diren bidaia-zerbitzuak behar bezala betetzearen erantzuleak, bidaia konbinatuaren haien kudeaketa-arloagatik dagozkien obligazioen arabera, zerbitzu horiek beraiek edo beste zerbitzu-emaile batzuek eman behar dituzten gorabehera.

2. Hala ere, bidaia konbinatua osatzen duten zerbitzuak ez betetzeagatiko edo oker betetzeagatiko erreklamazioak agentzia antolatzaileari zein agentzia txikizkariari bideratu ahal izango dizkie bidaiariak, eta haiek dagoen erantzukizun-araubidearen berri emateko, erreklamazioa zuzenean tramitatzeko edo kudeaketa-arloaren arabera dagokionari bidaltzeko, eta bidaiariari erreklamazioaren tramitazioaren bilakaeraren berri emateko obligazioa izango dute, nahiz eta beraien kudeaketa-arlotik kanpo egon.

3.Agentzia txikizkariak erreklamazioa kudeatzen ez badu, agentzia antolatzailearekin modu solidarioan erantzun beharko du bidaiariaren aurrean, kudeaketa-arloaren arabera bidaia-agentzia antolatzaileari dagozkion bidaia konbinatuaren betebeharrak behar bezala betetzeari dagokionez. Halaber, agentzia txikizkariak erreklamazioa kudeatzen ez badu, agentzia antolatzailearekin modu solidarioan erantzun beharko du bidaiariaren aurrean, kudeaketa-arloaren arabera agentzia txikizkariari dagozkion bidaia konbinatuaren betebeharrak behar bezala betetzeari dagokionez.

Kasu horietan, agentzia txikizkariari edo agentzia antolatzaileari dagokie erreklamazioaren kudeaketan modu arduratsuan jokatu izana frogatu beharraren karga eta, edonola ere, erreklamazioa jaso bezain pronto kudeatzen hasi dela frogatu izanarena.

4. Erreklamazioa ez kudeatu izanagatik bidaiariaren aurrean modu solidarioan erantzuten duen bidaia-agentziak eskubidea izango du kontratua ez bete izana edo oker bete izana egotz dakiokeen agentzia antolatzailearen edo txikizkakoaren aurrean errepikatzeko, bidaia konbinatuaren dagokion kudeaketa-arloaren arabera.

5. Agentzia antolatzaile batek edo agentzia txikizkari batek konpentsazio bat ordaintzen duenean –haren kudeaketa-arloaren arabera–, prezio-murrizpen bat egiten duenean edo lege honek ezartzen dituen gainerako obligazioak betetzen dituenean, horren ordainezkoa eskatu ahal izango die konpentsazioa eman beharra, prezioa murriztu beharra edo bestelako obligazioak bete beharra eragin duen gertaera gerta zedin lagundu duten hirugarrenei.

22. Prezioa murrizteko, kalte-ordaina jasotzeko eta mugetarako eskubidea

1. Bidaiariak eskubidea izango du prezioa murritz diezaioten, bat ez etortze bat gertatu den edozein denbora-alditara egokitutakoa.

2. Bidaiariak antolatzailearengandik edo, hala badagokio, txikizkariarengandik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango du, kontratua ez betetzearen ondorioz jasan behar duen edozein kalte edo galerarengatik.

3. Bidaiariak ez du kalte-galerengatiko kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango, baldin eta antolatzaileak edo, hala badagokio, txikizkariak frogatzen badu bat ez etortze hori:

a) ) Bidaiariari egoztekoa dela;

b) Kontratatutako zerbitzuak ematen dituztenekin zerikusirik ez duen hirugarren bati egoztekoa dela, eta aurreikusezina eta saihestezina; edo,

c) Inguruabar saihestezin eta apartekoen ondorio izan dela.

4. Bidaia konbinatuen kontratuen prestazioak nazioarteko hitzarmenek eraentzen badituzte, agentzia antolatzaileei eta txikizkariei bidaian sartzen diren zerbitzu-emaileek ordaindu beharreko kalte-ordainen irismenaren edo baldintzen inguruko mugak aplikatuko zaizkie.

5. Bidaia konbinatuaren kontratuko prestazioak ez dituztenean nazioarteko hitzarmenek eraentzen: (i) ezin izango dira kontratu bidez mugatu nahita edo utzikeriagatik eragindako kalte fisikoengatik edo galerengatik agentziak ordaindu beharreko kalte-ordainak; eta (ii) agentziek ordaindu beharko lituzketen gainerako kalte-ordainek muga hau izango dute: bidaia konbinatuaren guztizko prezioaren hirukoitza.

6. 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera ematen den kalte-ordaina edo prezio-murrizketa eta 1/2007 Legegintzako Errege Dekretu beraren 165.5 artikuluan zerrendatzen diren nazioarteko araudi eta hitzarmenen arabera ematen dena, bata besteari kenduko zaio, gehiegizko kalte-ordaina saiheste aldera.

f) Kontratuaren ondoriozko erreklamazioak eta egintzak

23. Lege Aplikagarria

Bidaia konbinatuen kontratu hau aldeek hitzartutakoak eta baldintza orokor hauetan, indarrean dauden eta aplikagarriak diren arau autonomikoetan ezarritakoak eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoak eraentzen dute.

24. Erreklamazioak agentziari

1. Dagozkion legezko egintzak gorabehera, bidaiariak kontratua ez betetzeagatiko edo oker betetzeagatiko idatzizko erreklamazioak egin ahal izango dizkio antolatzaileari, bidaia-agentziak horretarako emandako posta-helbideetara eta/edo helbide elektronikoetara jota.

2. 30 eguneko gehienezko epearen barruan erantzun beharko die agentziak, idatziz, egindako erreklamazioei.

25. Gatazken konponbide alternatiboa

1. Edozein unetan eskatu ahal izango dute eskudun administrazioaren edo horretarako eratutako organismoen bitartekaritza kontsumitzaileak eta agentziak, beren kabuz aurki dezaten gatazka konpontzeko irtenbide bat, alde bientzako onuragarria izango dena.

2. Kontsumitzaileak eskumena duen Kontsumoko Arbitraje Batzordeari zuzendu ahal izango dizkio bere erreklamazioak. Gatazka arbitraje bidez kudeatu ahal izango da, erreklamazioa egin zaion agentzia aurretiaz kontsumoko arbitraje sistemari atxiki bazaio (kasu horretan, agentziak dagokion moduan jakinaraziko dio hori kontsumitzaileari) edo, agentzia sistema horri atxikita egon ez arren, kontsumitzailearen arbitraje-eskabidea onartzen badu.

Kontsumoko arbitraje bat egiten bada, Kontsumoko Arbitraje Batzordeak izendatzen duen arbitraje-auzitegiak ematen duen laudoak ebatziko du behin betikoz aurkeztutako erreklamazioa, eta loteslea izango da alde bientzako.

3. Agentzia antolatzailea auziak ebazteko sistema alternatiboren batera atxikita baldin badago edo jokabide-arau edo -koderen batengatik, horretara behartuta baldin badago, inguruabar horren berri eman beharko dio bidaiariari, bidaia konbinatuaren kontratua formalizatu baino lehen.

26. Egintza judizialak

1. Auzia ez badago kontsumoko arbitrajepean, bidaiariak bide judizialetik erreklamatu ahal izango du.

2. Bidaia konbinatuaren kontratutik eratorritako egintza judizialak bi urte igaro ondoren preskribatzen dira.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT